Edukira joan

Gert Hofmann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gert Hofmann
Bizitza
JaiotzaLimbach-Oberfrohna1931ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Alemania
HeriotzaErding1993ko uztailaren 1a (62 urte)
Heriotza modua: gaixotasun zerebrobaskularra
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
Friburgoko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, ipuingilea eta eleberrigilea
Enplegatzailea(k)Texasko Unibertsitatea Austinen
University of Ljubljana (en) Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Tolosako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Genero artistikoaantzerkia
IMDB: nm0389341 Edit the value on Wikidata

Gert Hofmann (Limbach, Saxonia, Alemania, 1931ko urtarrilaren 29a - Erding, Munich, Alemania, 1993ko uztailaren 1a) alemaniar idazlea izan zen.

Itzulpen eta interpretazioko ikasketak egin zituen lehenbizi, eta filologia- eta soziologia-ikasketak gero. 1961etik aurrera eskolak eman zituen atzerriko zenbait unibertsitatetan (Tolosa Okzitania, Bristol, Yale, Berkeley eta Ljubljana), eta 1981ean Erdingen jarri zen bizitzen, idazle profesional bihurtuta. 1960ko hamarraldian ezagutarazi zuen bere burua, irratirako idazlanak eta antzerki-lanak idatziz, baina batez ere telebistarako idazlan batek Hochzeitsnacht (1967, "Eztei-gaua"), nagusitasun mekanismoei buruzko erreportajea, emaztegaiaren aitaren aspaldiko gerra lagun baten bidez aurkeztua zabaldu zuen Hofmannen ospea mundu osora. Unsere Eroberung (1984, "Gure konkista") eleberrian Hofmannek nazionalsozialismoaren gai korapilatsuari heldu zion, Veilchenfeld filosofo juduaren jazarpena eta heriotza ikusten duen haur baten ikuspegitik.

Hofmannen lanek, errealitatearen krudeltasuna deskribatzen duten neurrian, Thomas Bernharden obrarekin erkatzen dira askotan, bai batean bai bestean eszeptizismoa delako nagusi, nahiz eta idazlearen jarrera baikorra izan beti. Beste lan batzuk: Auf dem Turm (1982, "Dorrean"), Veilchenfeld (1986).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]