Edukira joan

Georgia Hale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georgia Hale

Bizitza
JaiotzaSt. Joseph1900eko ekainaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaChicago
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaHollywood1985eko ekainaren 7a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaChristian Science (en) Itzuli

IMDB: nm0354913 Allocine: 5756 Allmovie: p219812
Musicbrainz: c98e8e8a-0c31-4960-9678-cdc61583f9d6 Find a Grave: 9025773 Edit the value on Wikidata

Georgia Theodora Hale, ezagunagoa Georgia Hale izenez (St. Joseph, Missouri, AEB, 1905eko ekainaren 24aHollywood, Los Angeles, AEB, 1985eko ekainaren 7a) estatubatuar zinema mutuko aktorea izan zen.[1]

Aktore ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georgia Halek 20ko hamarkadaren hasieran hasi zuen aktore ibilbidea, eta Charlie Chaplinen La quimera del oro (Urrearen kimera) (1925) filmean egindako pertsonaiarekin egin zen ezaguna.[2][3]

Georgia Hale eta George K. Arthur The SalvationHunters filmean,1925

Chaplinek Hale kontratatu zuen papererako, The Salvation Hunters-en egin zuen emanaldia ikusi ostean (1925ean estreinatu zuten). Urrearen kimera filmak izar bihurtu zuen aldi baterako, baina ezin izan zuen iraun zinema mututik soinudunerako trantsizioa, 1929an. 1928tik ez zen berriz aritu, nahiz eta Unknown Chaplin dokumentalean agertzen den Chaplinek kontratatu zuela Luces de la ciudad filmean (1931n estreinatua) jardun zezan Virginia Cherrill kaleratu eta denbora tarte labur batean ordezkatu zuen eta.[4]

Georgia Halek gutxi gorabehera 7 minutu filmatzea lortu zuen, Cherrill berriz kontratatu zuten arte; eszena horiek filmaren DVDan eta Unknown Chaplin filmean sartu zituzten. Bere memorien arabera, bera zen El Circo filmean aritzeko lehen aukera, baina beste aktore bat kontratatu zuten.[5]

Georgia Hale eta Charlie Chaplin The Gold Rush filmean, 1925

Georgia Halek harreman estua izan zuen Chaplinekin 20ko eta 30eko hamarkada bitartean. Dantzan aritu zen, eta dirua lortu zuen Hegoaldeko Kalifornian egindako inbertsio batzuetatik; kristau zientzian ere parte hartu zuen.[6]

Liburu bat idatzi zuen Chaplin, Charlie Chaplin: Intimate Close-Ups filmarekin izandako esperientziari buruz.[7] 60ko hamarkadan idatzi zuten, baina ez zuten argitaratu 1995era arte, hil eta hamarkada batera, Heather Kiernanek bere eskuizkribua editatu eta The Scarecrow Pressek argitaratu zuen arte.[8]

Besteak beste, lan hauexetan hartu zuen parte:[5]

  • La quimera del oro 1925
  • Cazadores de almas 1925
  • La dicha de los demás 1926
  • The rainmaker 1926
  • The Last Moment 1928
  • The Woman against the World 1928
  • The Lightning Warrior 1931
  • Luces de la ciudad 1931
  • His Marriage Wow 1925

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • La quimera del oro, 2 izendapen.[9]
  • Chaplin desconocido (Telebistako serie txikia) , izendapen 1.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]