Garmendia Otaola
Garmendia Otaola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Beasain, 1905eko maiatzaren 4a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Deustu, 1971ko urtarrilaren 25a (65 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Antonio Garmendia Otaola (Beasain, Gipuzkoa, 1905eko maiatzaren 4a – Deustu, 1971ko urtarrilaren 25a) jesuita izan zen.
Beasainen jaio zen, gaur egun Nafarroa etorbideko 13. zenbakia duen etxean. 1971ko urtarrilaren 25ean hil zen, 65 urte zituela, Jesuiten Deustuko egoitzan. Irakasle eta zine kritikaria ere izan zen, bai eta hainbat kultura elkartetako kide ere.
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen ikasketak herrian egin zituen. Ondoren Jesusen Lagundian sartu zen. Jadanik jesulaguna zela, Filosofiako doktoretza egin zuen Erromako Unibertsitate Gregoriarrean, eta Pedagogia eta Psikologiakoak, berriz, Tolosako Unibertsitatean eta Lovainako Unibertsitatean. Areagoko ikasketak ere egin zituen, Europako hainbat unibertsitate eta goi-mailako ikastetxetan.
Irakaskuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakasle izan zen Colombiako Paston, eta Ekuadorko Riobamban eta Quiton.
Pedagogiako katedra izan zuen Gijongo Lan Unibertsitatean, Santanderko Nazioarteko Unibertsitatean eta Salamancako Pontifize Unibertsitatean.
Psikologo gisa, Garmendia Otaolak Norabide eta Aukeraketa profesionalerako hainbat laborategi-bulego sortu zuen Malagan, Sevillan, Bilbon, Gasteizen, eta abar.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinemari eta beste gai batzuei buruzko hainbat liburu idatzi zituen.
Haren libururik nabarmenena da Beasain, patria de San Martín de Loinaz. Biografía de un Pueblo y un Santo. 1962an Japoniako 26 martirien santu aitortzearen lehendabiziko mendeurrena zela-eta argitaratu zen Loinazko San Martinen biografia hori.