Edukira joan

Ziklogenesi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frontogenesi» orritik birbideratua)
Beheragune baten satelite bidezko irudia.

Ziklogenesia ziklolisiaren kontrakoa da eta badauka baliokide antizikloniko bat,antiziklogenesia hain zuzen ere.

Ziglogenesia deitzen zaie presio txikia sortzen duten prozesu atmosferikoei.Ziklogenesi hitza erabiltzen da termino general bat bezala zikloien prozesu ezberdinetarako.Ziklogenesia eskala ezberdinetan eman daiteke,mikroeskalatik eskala sinoptikora.Extratropikalak diren zikloiak uhinak sortzen dituzte fronteen zehar bere bizi zikloan nukleo hotza duten ziklioi bezala okluitu baino lehen.Tropikalak diren zikloiak,aldiz,sortzen dira ekaitzek botatzen duten berotik eta bere nukleoa beroa delako.Bestalde,mesozikloiak lurran eratzen dira nukleo beroa duten zikloiak bezala eta tornadoak sortu egin ahal dute,eta honekin batera itsas tronbak sortu ahal dira ingurunea oso ezengokorra bada.

Eskala meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meteorologian lau eskala erabiltzen dira bereziki,eskala planetarioa,eskala sinoptikoa,mesoeskala eta mikroeskala. Eskala planetarioa tamaina globala duten sistemak hartzen ditu,adibidez El Niño-Oscilación Sur.Eskala sinoptikoa kontinente baten proportzio bat hatzen du gutxigorabehera 1000km-tik 2000km-ra.Mesoeskala hiru azpieskaletan zatitzen da,meso-alfa,meso.beta eta meso-gamma. Meso-alfa 200km-tik 2000km-ra joaten da eta zikloi tropikalen maila da.Meso-beta 20km-tik 200km-ra joaten da eta mesozikloien maila da eta azkenik meso-gamma 2km-tik 20km-ra joaten da eta ekaitz elektrikoak zein tornadoen maila da.Bestalde,mikroeskala meteorologian erabiltzen direne eskaletatik txikiena da,bere anplitudea bakarrik 2km-koa baita, hau da, itsas tromba batentzako edo tornado batentzat erabiltzen dena.

Extratropikalak diren zikloiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zikloi estratropikalak fenomeno meteorologiko bat behe-presio atmosferikoarekin duena eta klima epela duten lurraldeetan ematen dena.Hego hemisferioan zikloia erloju orratzen aldera bira egiten su eta Ipar hemisferioan berriz,alderantziz biratzen du.

Tropikalak diren zikloiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zikloi tropikala haize bortitzak eta eurite ugariak ematen duten fenomeno meteorologikoa da.Behe-presio gune baten inguruan sortutako ekaitz sistema bat da.Indarra eta kokapenaren arabera, zikloi tropikala hurrengo izenak hartu dezake: beheraldi tropikala, ekaitz tropikala, haizerauntsia edo tifoia.

Tornadoa suntsitzaile,bortitza eta arriskutsua den aire zutaba birakari bat da.Tornadoa kontaktuan dago bai lurrarekin zein kumulonimboko hodei batekin edo batzuetan hodei handi baten basearekin.Tornado gehienen abiadurak 64km/h eta 177km/h-en tartekoak dira, bere altuera gutxigorabehera 75m-koa izaten da eta lurretik kilometro batzuk igarotzen dituzte desagertu egin arte.

Itsas tronba edo traganarrua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Traganarrua edo itsas tronba inbutu bat da bere barrualdean bortize edo torbellino bizi bat duena urezko gorputz batean gertatzen dena.Bi motatakoak daude,tornadikoak eta ez tornadikoak.Normalean, ez dira oso indartsuak, tornadoak ez bezala.Hala ere, nabigaziorako oso arriskutsuak dira.

Mesozikloi okluitu bat Oklahoman.

Mesozikloik aire bortize bat da,bere diametroa 2km-tik 10km-ra neurtzen dena(mesoeskala meteorologian), ekaitz konbektibo baten barruan.Mesozikloietan,airea igotzen da eta biratzen du ardatz bertikal batean,behe presioko sistemen norabidean.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]