Francisco de Rojas Zorrilla
Francisco de Rojas Zorrilla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Toledo, 1607ko urriaren 4a |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Plaza del Ángel (en) |
Heriotza | Madril, 1648ko urtarrilaren 23a (40 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, dramagilea eta idazlea |
Francisco de Rojas Zorrilla (Toledo, Espainia, 1607ko urriaren 4a - Madril, Espainia, 1648ko urtarrilaren 23a) espainiar dramagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedro Calderón de la Barcaren eskolako kidea izan zen, baina haren bizitzari buruzko oso datu gutxi iritsi dira. Toledoko Unibertsitatean egin bide zituen ikasketak, eta ondoren Madrilen hartu zuen bizilekua. Santiagoko Ordenako kide egin zen 1644an.
Antzerkirako 70 bat obra idatzi zituen, eta antzerki-molde berriak urratu zituen.
Obra nagusiak: Cada cual lo que le toca (Bakoitzari dagokiona); El Caín de Cataluña (Kataluniako Kain); Los encantos de Medea (Medearen xarmak); La vida en el ataúd (Bizitza hilkutxan); Los trabajos de Tobías (Tobiasen lanak); Obligados y ofendidos (Behartuak eta minduak); Donde hay agravios no hay celos (Laidoak direnetan zelorik ez); Del rey abajo, ninguno (Erregeren azpitik inor ez); eta Entre bobos anda el juego (Ergelen artean).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.