Frances Marion
Frances Marion | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Frantzisko, 1888ko azaroaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 1973ko maiatzaren 12a (84 urte) |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Fred Thomson (1919 - 1928) George W. Hill (1930 - 1933) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, eleberrigilea, kazetaria, idazlea, zinema aktorea, aktorea, film-zuzendaria eta zinema gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) |
Izengoitia(k) | Francis Marion eta Frank M. Clifton |
|
Frances Marion, izen osoa Marion Benson Owens, (San Frantzisko, Kalifornia, 1888ko azaroaren 18a - Los Angeles, Kalifornia, 1973ko maiatzaren 12a) kazetaria, idazlea eta zinema gidoigilea izan zen. XX. mendeko emakume gidoigilerik hoberenetako bat bezala aipatua, June Mathis eta Anita Loosekin batera. Gidoilari gisa bi Oscar irabazi zituen lehen emakumea izan zen: egokitutako gidoi onenaren Oscarra, 1930ean The Big House filmagatik eta 1932an The Champ filmagatik.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marion lau aldiz ezkondu zen, lehenengo bi senarrak Wesley de Lappe eta Robert Pike izan ziren. 1919an Fred Thomson aktorearekin ezkondu zen, 1921ean Mary Pickfordekin "The Love Light" filmean lan egin zuena. Thomson 1928an ustekabean hil ondoren, George William Hill zuzendariarekin ezkondu zen 1930ean. Ezkontza 1933an dibortziatuz amaitu zuten. Bi seme izan zituen: Fred eta Richard. Fred George Eliot-en lanen editore izatera iritsi zen, Felix Holt lanaren edizioak argitaratuz.
Urte askoan, Marion Metro Goldwyn Mayer estudioarekin kontratupean egon zen, baina, egoera ona izan arren, 1946an Hollywoodetik alde egitea erabaki zuen antzerkia eta eleberriak idazten denbora gehiago eman ahal izateko. Gainera, 1972an memoria-liburu bat argitaratu zuen, Off With Their Heads: A-Comic Tale of Hollywood.[1]
Aneurisma bat haustearen ondorioz hil zen Marion 1973an Los Angelesen (Kalifornia).
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere benetako izena Marion Benson Owens zen. Kazetari lanetan aritu zen, eta gerra-korrespontsala izan zen Lehen Mundu Gerran. Etxera itzuli zenean, Los Angelesera joan zen bizitzera, eta gidoilari laguntzaile gisa kontratatu zuen Lois Weber zinema-zuzendari aitzindariaren "Lois Weber Productions" produkzio-etxeak. [2],
"Frances Marion" izenarekin, gidoi asko idatzi zituen Mary Pickford aktorearentzat, besteak beste "Rebecca of Sunnybrook Farm"[3] eta "The Poor Little Rich Girl"[4] filmeenak. 1920ko eta 1930eko hamarkadetako film arrakastatsuetarako gidoiak ere idatzi zituen. Gainera, gidoi egokitu onenari Oscar bat irabazi zuen lehen emakumea izan zen, 1930ean "The Big House"[5] filmagatik eta 1932an "The Champ"[6] filmaren argumentu onenaren Oscar saria irabazi zuen. Guztira, 300 gidoi baino gehiagotan eta 130 baino filme gehiagotan hartu zuen parte. Mary Pickford-en lehen filmetako batzuetan ere zuzendu eta antzeztu zuen.
Urte askotan MGM estudioetarako lan egin bazuen ere, 1946an Hollywoodetik joan zen antzezlan eta eleberriak idazteko nahian.
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Little Princess (1917)[7]
- Rebecca of Sunnybrook Farm (1917)[8]
- Anne of Green Gables (1919)[9]
- The Toll of the Sea (1922)[10]
- Stella Dallas (1925)[11]
- The Son of the Sheik (1926)[12]
- Bringing Up Father (1928)[13]
- The Wind (1928)[14]
- Their Own Desire (1929)[15]
- The Rogue Song (1930)[16]
- Anna Christie (1930)[17]
- The Big House (1930)[18]
- Min and Bill (1930)[19]
- The Champ (1931)[20]
- The Secret Six (1931)[21]
- The Prizefighter and the Lady (1933)[22]
- Dinner at Eight (1933)[23]
- Camille (1936)[24]
- The Poor Little Rich Girl (1936)[25]
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oskar sariak
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1930[32] | Óscar al mejor escrito | The Big House | Izendatua |
1933[33] | Mejor argumento | The Champ | Izendatua |
1934[34] | Mejor argumento | The Prizefighter and the Lady | Izendatua |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Marion, Frances. (1972). Off with Their Heads: A Serio-comic Tale of Hollywood. Macmillan (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) «Frances Marion» wfpp.columbia.edu (Women Film Pioneers Project) (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Rebecca of Sunnybrook Farm (1938 film). 2024-02-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) The Poor Little Rich Girl. 2023-03-17 (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) The Big House (1930 film). 2024-05-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) The Champ (1931 film). 2024-05-06 (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Neilan, Marshall. (1917-11-11). A Little Princess. Mary Pickford Company (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) «Rebecca of Sunnybrook Farm (1938)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Taylor, William Desmond. (1919-11-23). Anne of Green Gables. Realart Pictures Corporation (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Franklin, Chester M.. (1923-01-22). The Toll of the Sea. Technicolor (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) King, Henry. (1925-11-16). Stella Dallas. Samuel Goldwyn Productions (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Fitzmaurice, George. (1926-09-05). The Son of the Sheik. Feature Productions (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Conway, Jack. (1928-03-17). Bringing Up Father. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Sjöström, Victor. (1928-11-23). The Wind. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Hopper, E. Mason. (1929-12-27). Their Own Desire. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Barrymore, Lionel; Roach, Hal. (1930-05-10). The Rogue Song. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ Brown, Clarence. (1930-02-21). Anna Christie. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Hill, George W.; Wing, Ward. (1930-06-14). The Big House. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM), Cosmopolitan Productions (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Hill, George W.. (1930-11-29). Min and Bill. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Vidor, King. (1931-11-21). The Champ. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Hill, George W.. (1931-04-18). The Secret Six. Cosmopolitan Productions, Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Dyke, W. S. Van; Hawks, Howard. (1933-11-10). The Prizefighter and the Lady. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Cukor, George. (1934-01-12). Dinner at Eight. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Cukor, George. (1937-02-24). Camille. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Cummings, Irving. (1936-07-18). Poor Little Rich Girl. Twentieth Century Fox (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Marion, Frances. (2016). Minnie Flynn. Hollywood Novel Project ISBN 978-0-9954927-0-7. (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Marion, Frances. (1935). Valley People. Reynal & Hitchock (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Marion, Frances. (1937). How to Write and Sell Film Stories. Covici, Friede (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Marion, Frances. (1937). Molly, Bless Her. Harper & Brothers (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Marion, Frances. (1948). Westward the Dream. Doubleday (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) Marion, Frances. (1953). The Powder Keg. Little, Brown (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) «The 3rd Academy Awards | 1931» www.oscars.org 2014-10-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) «The 5th Academy Awards | 1933» www.oscars.org 2014-10-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ (Ingelesez) «The 6th Academy Awards | 1934» www.oscars.org 2024-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Frances Marion IMDb