Edukira joan

Fortissimo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fortissimo (italieraz "oso indartsu" esan nahi duena) musika notazioan erabiltzen den hitz bat da, soinuaren intentsitate zehatz bat adierazteko, hau da, ñabardura zehatz bat. Bere laburdura da eta adierazten duen intentsitatea oso altua da, fortek adierazten duena baino handiagoa. Intentsitate altuago bat, batzuetan, aipaturiko ikurrari hirugarren efe bat gehituz adieraz daiteke.

Partituretan beti laburdura bidez agertzen da, beti pentagramapean eta beti musika intentsitate horretan hasten den notapean. Lana forte jotzen jarraitzen da nota horretatik aurrera, berriz ere dinamikaren beste adierazle bat agertzen den arte.