Finlandiako saskibaloi selekzio nazionala
Itxura
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Finlandiako saskibaloi selekzioa | ||||
---|---|---|---|---|
Ezizena | Susijengi ("otsoen taldea") | |||
Ligak | FIBA | |||
Sorrera | 1939 | |||
Taldearen koloreak | Urdina, zuria | |||
Entrenatzailea | Henrik Dettmann | |||
Uniformeak | ||||
|
Finlandiako saskibaloi selekzio nazionala nazioarteko saskibaloi txapelketetan Finlandia ordezkatzen duen taldea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1939an sortu zen urte hartako EuroBasket txapelketan parte hartzeko. Txapelketa honetan ohiko taldea izan da eta emaitzarik onena Helsinkin 1967an antolatu zen ekitaldian lortu zuen, 6. postua hain zuzen ere. 2011etik aurrera Iparraldeko selekzioen artean talderik onena da FIBA rankingean. 2017an ere antolatzailea izan da beste hiru herrialderekin batera.
Olinpiar Jokoetan bi aldi aritu da. Lehenengoa etxean jokatu zen ekitaldian izan zen eta 9. postua lortu zuen. Munduko Txapelketa bakarrean hartu du parte, 2014an eta 22.a izan zen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EuroBasket:
- seigarrena 1967an
- parte hartzeak (16): 1939, 1951, 1953, 1955, 1957, 1959, 1961, 1963, 1965, 1967, 1977, 1995, 2011, 2013, 2015, 2017
- Olinpiar Jokoak:
- bederatzigarrena 1952an
- parte hartzeak (2): 1952, 1964
- Munduko Saskibaloi Txapelketa:
- parte hartzeak (1): 2014