Feofan Prokopovitx
Itxura
Feofan Prokopovitx | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kiev, 1681eko ekainaren 18a | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa | ||
Heriotza | San Petersburgo, 1736ko irailaren 19a (55 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Kyiv-Mohyla Academy (en) | ||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, apaiza, filosofoa eta politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | National University of Kyiv-Mohyla Academy (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Feofan Prokopovitx (Kiev, Ukraina, 1681eko ekainaren 18a - San Petersburgo, Errusia, 1736ko irailaren 19a) ukrainar elizgizona, politikaria eta idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katolizismora bihurtutako ortodoxoa zen, baina Erromara jo zuen eta ortodoxo egin zen berriro ere (1701). Kieveko apaizgaitegian irakaslea zela, Petri Handia ezagutu zuen. San Petersburgora deitu zuten, eta 1716. urtean apezpiku izendatu zuten. Tsarraren lankide egin zen, eta Apaizgoaren Arautegia idatzi zuen 1720an. Sinodo Santuko prokuradore nagusia izan zen 1721ean.
Sermoiak, hileta-kantak, erlijio-poesiak, satirak eta tragedia bat (Vladimir, 1705) ere idatzi zituen. Errusiako azken idazle erlijioso handitzat hartua da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.