Edukira joan

Felipe Guamán Poma de Ayala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felipe Guamán Poma de Ayala

Bizitza
JaiotzaPeruko Erregeorderria, 1534 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaEspainiar Inperioa
HeriotzaLima, 1615 (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkronikagilea, marrazkilaria, itzultzailea eta idazlea
Huaynaputinatik datorren errauts-euri handiaren azpian dago.

Felipe Guamán Poma de Ayala edo Felipe Huamán Poma de Ayala (Cusco, 1534Lima, 1615), Peruko erregeordetza garaiko kronista eta kitxuazko itzultzailea izan zen, inka jatorrikoa. Primer nueva corónica y buen gobierno (1615) idatzi eta ilustratu zuen, munduko historiografian aurkitu den libururik originalenetako bat.[1] Egun, Danimarkako Errege Liburutegian dago, eta on line kontsulta daiteke.[2]

Ziurrenik San Cristóbal de Suntuntu-n edo Sondondon jaioa, egungo Ayacucho, 1534. urtean.[3][4][5] Guamán Pomaren eskuizkribuetan ordea, Huánucokoa izango litzateke, Yarowilca familia noble baten ondorengoa izanik.

Haren abizenak, kitxuako hitzetatik eratortzen dira waman eta puma hitzetatik[6] eta kitxuan dauden izen totemikoak (lurreko eta zeruko jainkoei lotuak). Carlos Araníbar peruanistaren arabera, lehen deiturarekin idatzi beharko litzateke hitz larri gisa, hau da, «Felipe Guaman Ayala».[7] Martin Guaman Mallqui eta Juana Chuquitantaren (Cusi Ocllo) semea izan zen, ustez, Túpac Yupanquiren ondorengoa. Espainiarrekin hazi zen, eta, horregatik jatorri hispanokoa duela esaten da. Bi aldiz erbesteratu zuten, lehenengoz Huamangako korrejidoreak 1600. urtean eta bigarrenez 1606 edo 1608an Lucanasko korrejidoreak.

1560-70ko hamarkadetan kitxuaren itzultzaile aritu zen funtzionario kolonialentzat, besteak beste, Alberto de Acuña eta Pedro Arteaga Mendiolarentzat. 1587an, Juan Pérez de Gamboarentzat aritu zen ere.[8][9]

1590eko hamarkadaren bukaeran Chupasko haranean zuen titulua berreskuratzen saiatu zen, oinordetzagatik. Epaiketen ondorioz titulua galdu eta gainera zituen ondasun guztiak kendu zizkioten 1600ean. Taki Unguy mugimendu erlijioso eta politikoa baretzen aritu zen Cristobal de Albornoz apaizaren ondoan, seguru asko jarrera antiindigenista batean, Espainiaren aldetik onuraren bat irabazteko.[10]

Primer nueva corónica y buen gobierno (1615) eskuizkribuaren azala

Primer nueva corónica y buen gobierno (1615) idatzi eta ilustratu zuen, munduko historiografian aurkitu den libururik originalenetako bat.[1] Andeetako indigenen ikuspegia, konkistaren ondorengo Peruko gizartea eta Inken historia eta genealogia erakusten du XVI. mendeko gaztelania eta kitxua klasiko erabiliz. Lanara Espainiara bidali zuen Felipe III.ak irakur zezan baina bidean "galdu´ egin zen. Egun, Danimarkako Errege Liburutegian dago, eta on line kontsulta daiteke.[2]

«Koronikaren» eskuizkribua Danimarkako Errege Liburutegian mantendu zen gutxienez 1660. hamarkadaren hasieratik baina 1907an bakarrik argitaratu zen, Richard Pietschmann jakintsu alemanak aurkitu zuenean. 1936an, Paul Rivetek edizio moldatu bat argitaratu zuen. 1980an, liburuaren transkripzio kritiko bat argitaratu zuten John Murrak eta Rolena Adornok (Jorge Uriosteren lankidetzarekin), Felipe Guamán Poma de Ayala, Nueva Crónica y Buen gobierno izenpean. 2011an eskuiztribu originala digitalizatu Danimarkako Errege Liburutegian on line kontsulta daiteke.

Literatura saria Bolivian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Boliviako Literatura Sari Nazionalen artean, Guamán Poma de Ayala saria ematen zaie jatorrizko hizkuntzetako narratiba-lanei.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Traductores - Biblioteca de Traducciones Hispanoamericanas» www.cervantesvirtual.com.
  2. a b Facsímil y transcripción de la Nueva coronica... en la Det Kongelik Bibliotek.
  3. Padilla, Abraham B. “Huamán Poma, el indio crónista dibujante”, Fondo de Cultura Económica, 1979.
  4. Porras Barrenechea, Raúl, El Cronista Indio: Felipe Huamán Poma de Ayala, 1948.
  5. LR, Redacción. (20 de mayo de 2018). Piden restaurar la casa de cronista Guamán Poma de Ayala | LaRepublica.pe. .
  6. Jorge A. Lira Diccionario quechua -castellano ISBN 978-9972-236-70-9
  7. Wilfredo Kapsoli en La República Lima, 23 de marzo de 2003, pág. 29
  8. Alberdi Vallejo, A. (2010) El mundo al revés: Guaman Poma anticolonialista. Berlín: WVB, Wissenschafticher Verlag. ISBN 978-3-86573-494-5.
  9. El mundo está perdido. Influencias de Acuña y Arteaga en el ideario de Guamán Poma Alberdi Vallejo, A. (2013) El mundo está perdido. Influencias de Acuña y Arteaga en el ideario de Guamán Poma. Berlín: WVB, Wissenschafticher Verlag. ISBN 978-3-86573-756-4.
  10. Luis Millones: Retorno de las huacas [...]
  11. Ganadores del Premio Nacional Guamán Poma de Ayala en Lengua Originaria - Convocatoria 2019. Organización de Estados Iberoamericanos (OEI).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]