Faroeetako poni
Faroeetako ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Faroeak |
Sinonimoak | Faroeetako zaldia |
Faroeetako ponia, (faroeraz: føroyska rossið edo Föroyski Hesturin), Faroe uharteetako bertako eta antzinako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamainagatik, 1,14-1,24 metro artean soin gurutzera, zein beste hainbat ezaugarriengatik Faroeetako zaldi arraza zahar hau ponien sailkapen taldean sartzen da.
Hala ere, bere indar handia dela eta, bertako jendeak "zaldia" deitzen du poni beharrean.
Bi hipotesis nagusi daude arrazaren jatorriaren inguruan. Lehenak zera dio, zaldi hauek Faroeetako lehendabiziko kolonizatzailekin etorri zirela, 726. urtean. Hauek monje irlandarrak ziren, Hiberno-eskoziar misioiaren ekimenarenbarnean heldu zirenak. Beraz bertako aurreneko poniek jatorri irlandarra izango zuten. Bigarren hipotesiaren arabera, lehendabiziko abereak bikingoek ekarri zituzten uhartetara IX. mendean.
Arraza nahiko ezezaguna da bere jatorrizko uhartetatik kanpo, nahiz eta orohar hauetako poni gutxi dauden atzerrian.
Arrazaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Faroeetako ponia aspaldiko zaldi arraza da, kanpoko beste zaldi arrazen oso eragin gutxi izan duena[2]. Antza Bere jatorria Islandiar poniarekin lotuta dago, eta bere populazioak isolaturik egon direnez, arraza nahiko garbia mantendu da. Hainbat adituek beste aspaldiko poni eta zaldi arrazak Faroeetako poniekin ere lotzen dute ; Esate baterako Dole zaldia, Eriskay ponia, Exmoor ponia eta Fjord zaldia.
Faroe uhartedia Islandia eta Shetlandak uhartedi artean kokatzen da, Ipar Atlantikoan. Eguraldi zakarra da bertan, eta poniek horretara moldatu behar izan dute.
Esan bezala Faroeetako aurreneko biztanleak bertara heldutako Irlandar monjeak izan ziren, VIII. mendearen hasieran. Geroztik Bikingoak uhartedia kolonizantzen hasi ziren IX.en mendetik aurrera. Zaldiak kolono haiekin heldu ziren irletara, zeren eta uhartedian ez da inolako bertako lur ugaztunik [3].
Zaldi hauek lehen bertako atxaldetako lanetan erabiltzen ziren; eta, gainerakoan, mantendu behar ez izateko, bertako muinoetan uzten zituzten, beren kabuz bazka zitezen. Egun, zela-zalditzat erabiltzen dituzte gehienbat.
Tamaina txikikoak izan arren, indartsuak zirelako, Europako beste hainbat poni arraza bezala, Euskal Herriko pottoka barne, Faroeetako poni asko Bretainia Handiko meategietara esportatu zituzten bertan lan egiteko.
Arrazaren egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kolorea; Beltza, marroia eta "urra kolorea".
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fraroeetako ponia "The equinest" entziklopedian http://www.theequinest.com/breeds/faroe-pony/
- ↑ The equinest entziklopedia http://www.theequinest.com/breeds/faroe-pony/
- ↑ Hendricks, Bonnie L., International Encyclopedia of Horse Breeds, Univ of Oklahoma Press, 1995.Mason, I.L. 1996. A World Dictionary of Livestock Breeds, Types and Varieties. Fourth Edition. C.A.B International. 273 pp.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa
- (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa