Edukira joan

Fanny Blankers-Koen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fanny Blankers-Koen

Bizitza
JaiotzaBaarn1918ko apirilaren 26a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
HeriotzaHoofddorp (en) Itzuli2004ko urtarrilaren 25a (85 urte)
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria, atleta, luzera-jauzilaria eta gorako jauzilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak luzera-jauzia
gorako jauzia
abiadura-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1943ko maiatzaren 30a1,71
Women's long jump world record progression (en) Itzuli1943ko irailaren 19a6,25
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua63 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak

Discogs: 3943028 IAAF: 14556174 Olympic.org: fanny-blankers-koen Find a Grave: 8326559 Edit the value on Wikidata

Francina "Fanny" Elsje Blankers-Koen (Lage Vuursche, Herbehereak, 1918ko apirilaren 26aHoofddorp, Herbehereak, 2004ko urtarrilaren 25a) Etxekoandre hegalaria, Herbehereetako atleta izan zen. 1948ko Udako Olinpiar Jokoan lau urrezko domina irabazi zituen, 100 m., 80 m. oztopo, 200 m. eta 4×100 errelebo probetan.[1]

Fanny Blankers-Koenen estatua, Rotterdam

Francina Elsje Koen 1918ko apirilaren 26an jaio zen Lage Vuurschen (Herbehereak). Bere aita disko-jaurtitzailea izan zen eta gaztetatik kirolean aritu zen. Umetan tenisa, igeriketa, gimnasia, izotz gaineko irristaketa eta esgrima praktikatu zituen. Oso ona zen guztietan eta igeriketako entrenatzaile baten aholkua jarraituz atletismora dedikatzea erabaki zuen.[2]

Bere hirugarren karreran, 17 urterekin, 800 metroko herbeheretar marka haustea lortu zuen. Hurrengo urtean, bere entrenatzaile eta senarra izango zen Jan Blankersek (bera baino 15 urte zaharragoa zen atleta ohia) 1936ko Berlingo Olinpiar Jokoetan parte hartzeko probak egin zitzan konbentzitu zuen. Altuera-jauzian eta 4×100 erreleboan sartzea lortu zuen, bi bosgarren postu lortuz. Baina eraman zuen saririk baliotsuena Jesse Owens-en autografo bat izan zen, bere bizitza osoan gorde zuena. II. Mundu Gerra baino lehen, 1938an bi brontze lortu zituen Europako Atletismo Txapelketan, 100 eta 200 metroko probetan.[2]

1940an, Fanny ezkondu eta Fanny Blankers-Koen bihurtu zen. 1941ean, ama izan zen, eta Herbehereetako prentsak ziurtzat jo zuen beren karrera amaitu zela. Baina oker zeuden. Erditu eta aste batzuetara, berriro hasi zen entrenatzen. 1942 eta 1943 artean, 100 metroko (aitortu gabea) eta luzera-jauziko munduko markak hautsi zituen.[2]

Lehiaketa handian berragertu zen 1946an, Osloko Europako Txapelketan. Bertan lortu zituen bere lehen bi urreak: 80 metro oztopoetan eta 4x100 metroetan. Honek 1948ko Londreseko Olinpiar Jokoetara faborito bezala iristea ahalbidetu zion, 30 urte eta bi seme-alaba zituen arren.  80 metrokoan, 100ekoan, 200ekoan eta 4x100eko probetan  zentratzea erabaki zuen. Eta emaitza bikaina lortu zuen: lau urre. Atletismoan urre olinpikoa lortu zuen lehen herbeheretarra izan zen.[2][3]

Etxekoandre hegalaria” bataiatua, Amsterdamen heroi bezala hartu zuten, zaldiek tiratutako gurdi batean. Amsterdamgo hiriak bizikleta bat oparitu zion ("hainbeste korrika egin behar ez izateko") eta Herbehereetako erreginak Orange-Nassauko Ordenako dama izendatu zuen.[2]

1949tik aurrera emakume atleten aktibista bihurtu zen. Munduko leku ezberdinetara bidaiatu zuen, eta bere garaipenekin, emakumeak, euren adina edo ama ziren kontuan hartu gabe, atleta profesionalak izan zitezkeela erakutsi zuen.[4]

1950ean Bruselako Europako Txapelketan hiru urre (80 metro oztopo, 100 eta 200 metro) eta zilar bat (4×100) irabazi zituen. 1952an Helsinkiko Jokoetan parte hartu zuen, baina ez zuen dominarik lortu. Erretiratu ondoren, 60ko hamarkadan Herbehereetako talde olinpikoa entrenatzen hasi zen. 1977an Jan Blankers hil zen eta Fanny bere jaioterrira erretiratu zen. 1981etik, bere izena daraman proba atletiko bat ospatzen da. Eta 1999an, IAAFek (Federazio Atletikoen Nazioarteko Elkartea) XX. mendeko Emakume Atleta izendatu zuen. Aurrerago gaixotu egin zen Alzheimer eta gorreriarekin eta egoitza batean sartu zen. Francina Blankers-Koen 2004ko urtarrilaren 25ean hil zen eta berarekin batera “Etxekoandre hegalaria”.[2][5]

Fanny Blankers-Koen Carrièreprijs

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fanny Blankers-Koen Carriérerijs NOC* NSFk sortu zuen Herbehereetako kirolarien lorpenak ohoratzeko eta 2005eko abenduaren 9an eman zen lehen aldiz. Hasierako urte horretan bost pertsonek jaso zuten saria, eta ordutik urtero kirolari bati eman zaio.[6]

  • Urteko atleta herbeheretarra: 1937, 1940, 1943
  • Associated Press. Urteko Emakuzmezko Atleta: 1948
  • Knight of the Order of Orange-Nassau: 1949
  • NOC*NSP-en domina: 1949
  • Herbehereetako Atletismo Federazioko ohorezko kidea: 1949
  • IAAF XX. Mendeko Emakumezko Atleta: 1999
  • IAAF Hall of Fame: 2012

Palmares hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko lehiaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Lehiaketa Tokia Postua Proba Marka
1936 Olinpiar Jokoak Berlin, Alemania 6. Altuera-jauzia 1.55 m
5. 4 × 100 m 48.8
1938 Europako atletismo txapelketa Viena, Austria 3. 100 m 12.0
3. 200 m 24.9
1946 Europako atletismo txapelketa Oslo, Norvegia – (finalaur.) 100 m DNF
1. 80 m oztopo 11.8
1. 4 × 100 m 47.8
4. Altuera-jauzia 1.57 m
1948 Olinpiar Jokoak Londres, Erresuma Batua 1. 100 m 11.9
1. 200 m 24.4
1. 80 m oztopo 11.2
1. 4 × 100 m 47.5
1950 Europako atletismo txapelketa Brusela, Belgika 1. 100 m 11.7
1. 200 m 24.0
1. 80 m oztopo 11.1
2. 4 × 100 m 47.4
1952 Olinpiar Jokoak Helsinki, Finlandia – (finalaur.) 100 m DNS
– (final) 80 m oztopo DNF


Titulu nazionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herbehereetako Atletismo Txapelketa
Proba Urtea
100 m 1937, 1938, 1939, 1940, 1942, 1943, 1944, 1946, 1947, 1948, 1949, 1951, 1952
200 m 1936, 1937, 1938, 1939, 1940, 1944, 1946, 1947, 1948, 1950, 1951, 1952
80 m hesiak 1940, 1944, 1946, 1947, 1948, 1949, 1950, 1951, 1952, 1953, 1954
Altuera-jauzia 1936, 1937, 1939, 1940, 1946, 1947, 1948, 1949, 1950, 1951
Luzera-jauzi 1939, 1940, 1942, 1944, 1946, 1947, 1948, 1950, 1951
Shot put 1947, 1955
Pentatloi 1937
Aurrekoa:

Helen Stephens

100 metroko txapeldun olinpikoa

Londres 1948

Ondorengoa:

Marjorie Jackson

Aurrekoa:

Ez dago

200 metroko txapeldun olinpikoa

Londres 1948

Ondorengoa:

Marjorie Jackson

Aurrekoa:

Christel Schultz

Luzera-jauziko munduko plusmarkista

1943ko irailaren 19-1954ko otsailaren 20

Ondorengoa:

Yvette Williams

Aurrekoa:

Dorothy Odam

Esther van Heerden

Ilsebill Pfenning

Altuera-jauziko munduko plusmarkista

1943ko maiatzaren 30-1951ko uztailaren 7

Ondorengoa:

Sheila Lerwill

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Bagchi, Rob. (2012-01-18). «50 stunning Olympic moments No10: Fanny Blankers-Koen wins four golds» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  2. a b c d e f (Gaztelaniaz) Quién fue… Fanny Blankers-Koen: la 'madre de familia voladora'. (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  3. «Fanny Blankers-Koen | Sport | The Observer» www.theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  4. Txantiloi:Es-CL «Mujeres Bacanas | Fanny Blankers-Koen (1918-2004)» Mujeres Bacanas 2018-08-03 (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  5. (Ingelesez) Blankers-Koen dies. 2004-01-25 (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  6. (Nederlanderaz) «Fanny Blankers-Koen Carrièreprijs voor Van Gennip» nos.nl (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]