Faisal meskita
Faisal meskita | |
---|---|
National symbols of Pakistan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Pakistanen banaketa administratiboa | Islamabad Capital Territory |
Lurraldeko administrazio-erakunde | Islamabad |
Koordenatuak | 33°43′47″N 73°02′14″E / 33.729728°N 73.03715°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1986 |
Izenaren jatorria | Faisal Saudi Arabiakoa |
Erlijioa | sunismoa |
Edukiera | 300.000 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Vedat Dalokay (en) ![]() |
Estiloa | Islamiar arkitektura |
Dimentsioak | 90 (![]() |
Atalak | minarete: 4 |

Faisal meskita (urdueraz: فیصل مسجد, Faisal Masjid) Pakistango Islamabad hiriburuan dagoen meskita da. Munduko seigarren meskita handiena da eta Asia hegoaldeko handiena[1]. 1986 eta 1993 artean, munduko handiena izan zen.
Faisal Saudi Arabiakoak 28 milioi dolar eman zituen eraikitzeko, hortik izena[2], eta 1986an bukatu zen eraikuntza. Beduinoen denda baten antza du eta 80 metroko altuerako minareteak ditu lau erpinetan[3].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Islamabad 1960. hamarkadan diseinatu zen Pakistango hiriburu berria izateko helburuarekin eta 1966an Pakistango Gobernuak eta Faisal Saudi Arabiakoak, hara bisita ofizialean joana zenean, munduko meskita handiena eraikitzeko erabakia hartu zuten. 1969an nazioarteko arkitektura lehiaketa antolatu zen horretarako eta 17 herrialdetako 43 proiektu jaso ziren. Vedat Dalokay arkitekto turkiarraren proiektua izan zen irabazlea.
46 akre esleitu zitzaizkion Margalla mendien oinean eta injeniari pakistandarrek hartu zuten meskita eraikitzeko ardura[4]. 1976ko urrian hasi zen eraikuntza Faisal erregearen ondorengo Khalid semeak lehenengo harria ezartzean[5] eta 1986 arte iraun zen. Aurreneko errezua 1988ko ekainaren 18an izan zen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Faisal meskitaren barnean 74.000 fededunentzako tokia dago eta patioa eta sarrera kontuan hartut, 200.000 pertsona sartzen dira[6].
Vedat Dalokay arkitektoak ez zuen kupularik eraiki, zortzi aldeko sabaia baizik. Beduinoen desertuko denda baten antza du eraikinak. Meskitako egitura nagusia otoitz aretoa da eta zementuzko lau habek eusten diote. Kanpoaldean, lau erpinetan, 90 metroko altuerako minareteak daude, arkitektura otomandarraren elementuak diruditenak[7].
Otoitz aretorako sarrera ekialdean dago eta portikodun patio bat zeharkatu behar da.
Areto nagusiaren barnealdea marmol zuriz dagoda dago eta Sadequain artista pakistandarrak egindako mosaiko eta kaligrafiek apaintzen dute. Turkiar estiloko lanpara ikusgarri bat ere badago. Alkibla horman, Mengu Ertel turkiarrak diseinaturiko kaligrafia zuri-urdinak ikusten dira[8].
Beste areto batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat elkarteren egoitzak ere badira meskitaren barnean. Nazioarteko Unibertsitate Islamikoa patioan ezarri zen hasiera batean; gaur egun, kanpus berria eraiki zaio. Meskitaren barnean, liburutegia, irakurketa gela, museoa eta kafetegia daude.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Faisal meskita piztuta.
-
Faisal meskita gauez.
-
Barnealdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Shah Faisal Mosque | Pakistan Attractions» Lonely Planet (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ (Ingelesez) «Faisal Mosque not a 'gift' by Saudi Arabia» Daily Times 2017-02-13 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ (Ingelesez) «Three Pakistani mosques make it to 'world's most beautiful mosques' list» The Express Tribune 2015-08-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ Rengel, Marian. (2004). Pakistan : a primary source cultural guide. (1st ed. argitaraldia) Rosen Pub. Group ISBN 0-8239-4001-2. PMC 51764568. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ Razvi, Mujtaba. (1981). «PAK-SAUDI ARABIAN RELATIONS: AN EXAMPLE OF ENTENTE CORDIALE» Pakistan Horizon 34 (1): 81–92. ISSN 0030-980X. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ (Ingelesez) masnoonahmed, Author. (2014-10-04). «Faisal Mosque, Islamabad, Pakistan» Muslim Mosques (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ (Ingelesez) «Faisal Mosque» Atlas Obscura (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ Rizvi, Kishwar. (2015). The transnational mosque : architecture and historical memory in the contemporary Middle East. ISBN 978-1-4696-2495-2. PMC 923254240. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).