FC Levadia Tallinn
Sorrera | 1998 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Kadriorg Stadium edukiera: 5.000 lagun inaugurazioa: 1926 (2000an berriztua) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Estoniako Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2024 | 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|

FC Levadia Tallinn Estoniako futbol taldea da, Tallinn hiriburukoa. 9 aldiz irabazi du Estoniako futbol liga eta 9 aldiz Kopa. FC Florarekin batera herrialdeko talderik onena da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]FK Olümp Maardu talde apalak metalgintza sektoreko OÜ Levadia lantegiaren babesa eskuratu eta izen berriko taldea sortu zen 1998an. Lehen mailan aritzea zuen helburua eta horretarako hurrengo denboraldian Tallinna Sadam taldearekin bat egin zuen. Emaitza harrigarria izan zen bi urteetan jarraian liga, kopa eta superkopa eskuratu baitzituen. Atzetik beste liga eta kopa asko etorri dira guztira 8 liga eta 7 kopatako bilduma osatu arte.
Bitxikeria bezala aipatzea merezi du 2002ko kopako finalean Levadia eta Levadia II (bigarren taldea) izan zirela eta bigarren taldeak irabazi zuen 2-0 emaitzaz.
2017an FC Infonet Tallinn taldea bereganatu zuen. Talde honek 2016ko liga eta 2017ko kopa irabaziak zituen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estonian: 29
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liga (11): 1999, 2000, 2004, 2006, 2007, 2008, 2009, 2013, 2014, 2021, 2024.
- Kopa (12): 1999, 2000, 2002¹, 2004, 2005, 2007, 2010, 2012, 2014, 2018, 2021, 2024
- ¹ 2002ko ekitaldia Levadiaren bigarren taldeak irabazi zuen.
- Estoniako Superkopa (6): 1999, 2000, 2001, 2010, 2013, 2015.
Nazio artean: 0
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Livoniako Kopa (0): finalista 2005 eta 2008an.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Estonieraz) Webgune ofiziala