Félix Houphouët-Boigny
Félix Houphouët-Boigny (Jamusukro, Boli Kosta, 1905eko urriaren 18a - Abidjan, 1993ko abenduaren 7a) politikaria izan zen. 1960-1993 bitartean, Boli Kostako izan lehendakaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1905ean jaio zen Jamusukron, baule etniako familia aberats batean. Hogei urterekin medikuntzan lizentziatu zen eta bere lanbidean aritu zen 1940ra arte Abidjanen. 1944an politika munduan murgiltzen hasi zen. Urte horretan Afrikako Nekazarien Sindikatua sortu zuen nekazarien interesak Frantziako administrazioak jarritako metodoen aurrean defenditzeko asmoz.[1]
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea izan zen 1946-1949 bitartean. Bake bidez Boli Kostaren independentzia lortu nahi zuen Frantziarengandik, eta Frantziako Errepublikako ministroa izan zen zenbait aldiz (1957-1959 bitartean). Independentzia lorturik, Boli Kostako lehendakari hautatu zuten 1960an, eta geroztik berriro hautatua izan zen aldi guztietan; beraz, lehendakari zela hil zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Boli Kostako lehendakaria hil da prostatako minbiziak jota. Euskaldunon Egunkaria, 1993ko abenduak 8, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-24).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Félix Houphouët-Boigny |