Edukira joan

Eztabaida:Ipar Euskal Herria

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez al da egokiagoa Ipar Euskal Herria?

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, nik uste dut Ipar Euskal Herria egokiagoa dela Iparralde baino, beraz redirecta alderantziz egingo nuke... zer deritzozue?

Izen erabiliena Iparralde da ordea. Kabri, (erantzunak hemen) 11:47, 14 Urtarrila 2006 (UTC)

Frantzierazko izenburua

[aldatu iturburu kodea]

Artikulu honen infotaulan euskarazko izenburuaren azpian frantzierazkoa ageri da. Ez nago ados horrekin, Euskal Herria artikuluan ez da ageri gaztelaniazko edo frantzierazko azpi-izenbururik eta Hego Euskal Herrikoan ere ez. Ipar Euskal Herriko berezko hizkuntza euskara da, Euskara artikuluan erreferentzia ugarirekin aipatzen den bezala. Izatekotan, bearnesa jarri beharko litzateke azpi-izenburu gisa. Frantziera ere mintzatzen dela mundu guztiak daki, baina Euskarazko Wikipedian Euskal Herriaren lurralde honi buruzko artikuluan frantzierazko azpi-izenburua jartzea ez zait bidezkoa iruditzen, Frantzia artikuluan Frantzierazko Wikipedian euskarazko azpi-izenbururik ez delako jartzen, adibidez. Xabi22 (eztabaida) 17:37, 23 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]

Kontrakorik esan ez denez, aipatutako aldaketa egin dut. Xabi22 (eztabaida) 09:45, 20 abuztua 2020 (CEST)[Erantzun]