Edukira joan

Eustache de Beaumarchais

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eustache de Beaumarchais
Seneskal

Bizitza
JaiotzaOthis, 1235 (egutegi gregorianoa)
Heriotza1294ko abuztuaren 23a (egutegi gregorianoa) (58/59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

Eustache de Beaumarchais[1] (Othis, Sena eta Marne, 1235 aldean - 1294ko abuztuaren 23a) frantses aitorren semea izan zen, Tolosako Konderriko seneskala 1272–1294 bitartean. Nafarroako gobernadorea izan zen aldi batez, eta Nabarreriako Gerran (1276-77) zein Aragoiko Koroaren aurkako Gurutzadan (1284-85) parte hartu zuen.

Filipe III.a Frantziakoaren erregealdian, Aurillaceko abadiaren jagolea izan zen. 1268an, Alfontso Poitiersekoak Poitouko seneskal izendatu zuen. 1272an, Alfontso hil zenean, Tolosako Konderriko seneskal bilakatu zen; hil arte atxiki zuen kargu hori. 23 bastida sortu zituen urte horietan.[2]

Bere Iruñeko gobernadore arduraren oroitzapenetan, Pampelonne deitu hiribildu (bastida) bat sortu zuen Okzitaniako Tarn eskualdean. Izan ere, 1275ean, Filipe III.a Frantziakoak, Joana Nafarroakoaren tutoreak, Nafarroako Erresumako gobernadore izendatu zuen. Nabarreriako Gerran parte hartu zuen 1275-76an.[3] [4] Frantziako erregearen zerbitzura, Aragoiko Koroaren aurkako Gurutzadan (1284-85) ere jardun zuen, Navardúngo setioan, Arango inbasioan eta Perpinyàko matxinadan zehazki. 1285ean Girona okupatu bazuen ere, Okzitaniara itzuli zen Coll de Panissarseko guduan menderatua izan ondoren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Batzuetan Beaumarchés, toponimoaren lehengo grafiari jarraiki
  2. Higounet, Charles. Eustache de Beaumarchais et les bastides de Gascogne. Príncipe de Viana. Anejo, ISSN 1137-7054, Nº. 2-3, 1986, págs. 325-333, culturanavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-3-23).
  3. Jimeno Jurio, Jose Maria. (1991). Guerra de la Navarrería. in: Navarra: temas de cultura popular. Iruñea ISBN 84-235-0436-0..
  4. Dubourg, Jacques. (DL 2021). Les bastides. ISBN 978-2-35068-847-3. PMC 1291277860. (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]