Edukira joan

Eudoxia Epifania

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eudoxia Epifania
Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, 611
Herrialdea Bizantziar Inperioa
Heriotzaezezaguna (1412/1413 urte)
Familia
AitaHeraklio
AmaFabia Eudoxia
Haurrideak
Jarduerak

Eudoxia Epifania (grekoz: Επιφανεία, 611-630eko hamarkada) Heraklio enperadore bizantziarraren eta haren lehen emazte Fabia Eudoxiaren alaba bakarra izan zen. Konstantino III.aren enperadorearen arreba.

Konstantinoplan jaio zen uztailaren 7an, K.o. 611. urtean, abuztuaren 15ean bataiatu zuten eta urte bereko urriaren 4an augusta gisa koroatu zuten (San Esteban jauregiko oratorioan), bere aitaren ondoren hurrrengoa baitzen aginte lerroan. Enperatriz baten koroatzeko ohiko ohiturari jarraitu zitzaion[1].

624. urtean, Heraklio eta Martina bere amaordea, Konstantinopla utzi eta gero, ekialdeko frontera abiatu zirenean Persiako bigarren kanpainara lau urterako, Epifania eta Heraklio Konstantino anaia txikia haiekin zeuden, baina haurrak, Nikomediara iritsi eta gero, hiriburura itzuli ziren[1].

15 urte inguru zituenean, aitak bat egin zuen mendebaldeko turkuen khanerriko göktürkekin eta khazariarrekin sassaniar pertsiarren eta Eurasiako Abaroen aurka.Turkiarren laguntza lortzeko, Ziebel turkiar agintarietako batekin (Tong Yabghu edo T'ong Che-hu, seguru asko)[2] edo semearekin ezkontzeko hitza eman zitzaion Eudoxia Epifaniari. Ondoren senar turkiarrarengana bidali zuten, baina haren heriotzaren berriak bidaia bertan behera utzi zuen eta ezkontza gauzatzea eragotzi zuen.

Konstantino VII.a Porfirogenito (913–959) enperadorearen De Ceremoniis edo De Ceremonii aulae Byzantiae idazlanean Eudoxia Epifania ez da aipatzen 639. urteko ekainaren 4an. Garai horretarako, seguru asko, hilda egongo zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Roman Emperors - DIR Epiphania (daughter of Heraclius)» www.roman-emperors.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  2. Ziebel Sipi khagan ere deitzen diote, Tong Yabghuren anaia edo osaba.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]