Esku-eskailera
Esku-eskailera, eskailera eramangarria edo zurubia pertsona batek eskuraezinak diren lekuetara igo eta handik jaitsi ahal izateko balio duen tresna eramangarria da, garaiera edo maila bat baino gehiagotan dagoelako.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Zurubi" esku-eskailera nahi eskailera esanahiak eduki ditzake; esate baterako, Euskaltzaindiaren Hiztegian nahiz Elhuyar Hiztegian "esku-eskailera" adiera lehenengo tokian agertzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar-ekialdeko hitza historikoki; hegoaldean, XX. mendea baino lehen, Lardizabalengan aurkitzen da (zurubia edo eskallera), lehenago Larramendik bezala. Alostorrea baladan, Orixek zurubi dakar, baina badirudi hark aldatutakoa dela; Arakistainek eta Azkuek eskallera dakarte. Nolanahi ere, Arejitak eta bestek argitaraturiko bilduman, zulubi jasotzen da balada horretan berean Markinan, 1982an. Besteak beste, zürübü, zulubi, zulibi edo zurbi moduko aldaerak ere ageri dira; Larrasketek zübik dakar, pluralean, bai “échelle” eta bai “les ponts” esanahiekin. Aski erabilia da pluralean: Iakoben zurubiak (zurubia), trabailluaren zurubiak.
Pentsa liteke berez ‘esku-eskailera’ edo dela, baina oso goizdanik ageri da testuetan ‘eskailera’ gisa (zerura iragateko hauxe da zurubia; zeruratzeko zurubia).
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen osagaia zur da; bere forma osoan ageri da (ez elkartuetako zu(h)-), hitz aski berria delako, beharbada; dena dela, elkartuetako zul- forma dago bazt. zulubi aldaeran.
Bigarren osagaia ubi baldin bada, pentsatu behar da hitzaren jatorrizko esanahia ‘zurezko pasabide’ edo izan zela; tresna horren erabilera jakinen batek ekarriko zuten ‘eskailera’ adieran espezializatzea. Beste aukera bat da zur + hobi osaeran pentsatzea *zurhobi > zurubi bilakaerarekin, asimilazioarekin eta hasperenaren galerarekin; esanahiaren aldetik, pasabide horiek itxiak zirela pentsa daiteke, zurez eginak, tunel modukoak.[1]
Atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat luzeratako bi atalek osatzen dute, zeharka elkartuta, nahi den eremura mailarik mailako igoera ahalbidetzen duten mailak deitzen diren zeharkako barren bidez. Erraz garraiatzeko elementuak izan ohi dira, arintasuna dela-eta. Jatorriz zurezkoak ziren, gaur egun ekairik erabiliena aluminioa da, arina izateagatik eta zurubiaren erabilera luzatzen duten eskalera-zatien arteko loturak ahalbidetzeagatik.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oro har, eskuko eskailerak bi taldetan bana daitezke:
- Bermatzekoak. Ez dute egonkortasunik berez, eta igo beharreko elementuan bermatu behar dira: horma, fatxada, etab.
- Autoegonkorrak edo guraize-eskailerak. Beren kabuz eusten dira, piramide moduko egitura bat osatuz.
-
Bermatzeko eskailera.
-
Eskailera euskarriduna.
-
Guraize-eskailera.
-
Eskailera teleskopikoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Hiztegia - EHHE» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).