Edukira joan

Eskoziar mitologia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskoziar mitologiak Eskoziako edozein mitologia aipa dezake. Mitoak Eskoziako historiako zenbait gertakarietatik agertu daitezke, batzuetan belaunaldiz-balaunaldi landutakoak eta bestetan beste kontakizun zabalago batez txertatu edo ordezkatuak.

Bertako Mitologia Nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait eskoziar jatorrizko kondairak aldi historiko batean sortuak dira helburu jakin batzuekin. Irlandarekin lotura estua mantenduz, orain dela mende asko bi herrialdeen zati batzuk Dál Riatako Erresuma osatu baitzuten. Eskoziar Koroiak independentzia aldarrikatzen zuen Ingeles Koroiaren zabalkundearen aurka Eskoziako Independentzia Gudetan eta hau jatorrizko kondairak sortzeko aukera paregabea zen.

Mundu gaeldarrak Piktoak bereganatu ostean, elementu folklorioek historiaren hutsuneak bete zituzten. Piktoen "bapateko desagerketa" Kenneth MacAlpin erregeak eskaini zien janaldiaren ondorengo sarraskiarekin azaldu nahi da (nazioarteko leif motif folkloriko amankomuna) eta maitagarri edo aztien antzera deskribatuak izan dira: edukin ontzi sekretuetatik edanaz eta lur azpiko leize zuloetan biziz. XIX. mendean garaiko jakintsuek Piktoak "germaniar" arrazakoak zirela uste zuten eta gerora ikerketa linguistikoen arabera Piktoen hizkuntza hizkuntza aurre-zeltiarra edo britoniar hizkuntza bat izan zela ikusi ahal izan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]