Edukira joan

Eskabetxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskabetxe
Historia
JatorriaEspainia, Italia eta Portugal

Eskabetxea elikagaiak kontserbatzeko prozedura bat da, batez ere ozpina darabilena (gatza, olioa, piperbeltza eta hainbat espeziaz gain). Ozpinak elikagaiaren pHa nabarmen jaisten du (4,5 ingurura), eta azidifikazio horrek bakterio eta beste mikrobioen hazkuntza eragozten du, elikagaia haien hondatzetik babestuz. Era berean, gatzak ura kentzen dio elikagaiari, mikrobioen hazkuntza eta jarduera ere murrizten duena.

Prozedura honen bidez arrainak -batez ere arrain urdina- eta haragi batzuk (eperra, galeperra, untxia...) tratatzen dira.

Eskabetxearen jatorria antzinako Persian omen dago. Antza, arabiarrek penintsula iberikoan sartu zuten VII. mendean, eta Katalunia aldean -bereziki- arrakasta lortu zuen.

Prozedura hau arrainari aplikatzeko lehenik eta behin kozinatu egin behar da. Elikagaia ezin da era gordinean eskabetxatu. Kozinatzen den bitartean, ozpina eta eskabetxearen gainontzeko osagaiak (piperbeltza, espeziak...) gehitzen dira. Prozedura honekin, elikagaia hilabete batzuetan mantendu daiteke hozkailuan hondatu gabe eta jateko moduan.

Hona hainbat jaki eskabetxatzeko aukera eta osagaiak[1]:

Amuarraina Sardina osorik Atun xerrak Untxi pusketak Eperra osorik
Osagarriak
apioa +
ardo zuria + +
azafraia + +
azenario xerrak + +
baratxuria + + +
ereinotza + + + + +
ezkaia + +
gatza + + + + +
irina + +
olioa + + + + +
oreganoa +
ozpina + + + + +
perrexila +
piperrauts gozoa + +
piperrauts mina + + + +
tipula xerrak + +
ura + + +

Eskabetxe motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Galeperrak eskabetxean

Aparte kozinatu eta hotzean eskabetxean nahastutakoa.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagai nagusia eta hornigaiak, aparte kozinatu eta hozten dira. Hori prestatutakoan, eskabetxe likidoarekin nahasten da. Hobekien kontserbatuko duen metodoa da, 15 bat egun.

Aparte kozinatu eta epelean nahastutako eskabetxea.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu honetan osagai nagusiak eta hornigaiak aparte kozinatzen dira eta hoztu aurretik epelean eskabetxe likidoarekin nahasten dira. Zortzi bat egunetan gordetzea izango dugu.

Elkarrekin kozinatu eta epelean nahastutako eskabetxea.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu honetan osagai nagusia, eskabetxearekin gutxienez, eta izanez gero, hornigaiekin ere nahasten da eta dena batera egosten da. Jeneralean, momentuan jateko prestaketa izaten da.

Esterilizatutako eskabetxea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun eskabetxe asko eros dezakegu, kontserba ontzietan. Sartu eta esterilizatu egiten da, eta horrela, hilabete askotan eduki dezakegu.

Eskabetxean prestatzen diren osagai nagusi batzuk.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oilaskoa, oiloa, indioilarra, eperra, galeperra, txerria, hegaluze eta hegalaburra, izokina, sardina, berdela, muskuiluak, begi handia, txanpiñoiak, zainzuriak, patata, alberjinia....

Eskabetxea zerbitzatu aurretik.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskabetxea zerbitzatu aurretik, ordu batzuetan xukatzen uztea komeni izaten da, gehiegizko salda eta koipea kentzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Agirre, Edorta. (). «Eskabetxatzeaz (15.06.03) - Ase eta Gose» Ase eta Gose (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]