Edukira joan

Erroman Zesareakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erroman Zesareakoa

Bizitza
Jaiotza35
HeriotzaAntiokia Oronteskoa, 303 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Jarduerak
JarduerakDiakonoa
Santutegia
Azaroaren 18

Erroman Zesareakoa edo Erroman Antiokiakoa[1] (antzinako grezieraz: Ρωμανός; Siria, III. mendea  – Antiokia, c.303) siriar diakono eta martiri kristaua izan zen, 303an, Diokleziano enperadoreak kristauen aurka egindako jazarpenetan, martirioa jasan zuena.[2]

302. urtean, paganoak bihurtzera bultza ez zitzan, erromatarrek mihia moztu ziezaiotela agindu, eta gero kartzelara bidali zuten. Aurelio Prudentziok kontatzen duenez, Asklepiadesek, Sirian bere eliza suntsitzen saiatu zenak, torturak jasan zituen potro batekin eta berunezko zartailuekin. Tradizio kristauaren arabera, San Erromanek mihirik gabe hitz egiten jarraitzea miragarria zen. Ikusten zuen haur batek, Barula izenekoak, Kristoren jainkotasuna aldarrikatzeari ekin zion, eta horrek ere torturatua eta bere amaren aurrean burua moztua izatea eragin zuen. Kondairaren arabera, 303ko azaroaren 17an, Erroman kartzelan ito zuten.[3]

Aurelio Prudentzioren poema luze bati esker (ia mila bertsokoa eta IV. mendearen amaierakoa) Erromanen martirio-prozesua zehatz-mehatz ezagutzen dugu.[4] Beste eliz historialari batzuek geroago kontatu zuten martirioa. Mihia moztu ondoren hitz egiten jarraitzeko miraria martirologio kristauaren gai errepikakorra izan zen, baita lehenagokoa ere, mihia Jaungoikoa goraipatzeko tresna ezin hobea zela uste baitzen. Barula mutikoa ere martiri eta santutzat jotzen dute, baina bere lotura zalantzazkoa da.[3]

Santutegi, eliza, ermita eta gurtzarako leku ugari daude santu honen izena daramatenak Euskal Herrian, gehienak Erdi Arokoak. Ezkerekotxako eta Arreko elizak honen adibideak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 66. Santutegiko izen ohikoenak. Gasteiz: Euskaltzaindia, 9 or. (Noiz kontsultatua: 2023-09-20).
  2. (Ingelesez) Orthodox Church in America. Martyr Romanus the Deacon of Caesarea. .
  3. a b (Ingelesez) Kirsch, Johann Peter. (1912). Sts. Romanus. in: The Catholic Encyclopedia. 13 New York: Robert Appleton Company.
  4. Peristephanon, X Patrologia Latina, LX, 444 sqq. edo 235. orr.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]