Edukira joan

Erritu hispano-bisigotiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erritu hispano-bisigotikoa edo mozarabiar erritu VI. mendean, Bisigodoen Erresumako matxinaden garaian, sortutako liturgia izan zen, XI. mendean erromatar errituak ordezkatu zuen arte iraun zuena. Egun, anglikanismoarekin komunioan dagoen Espainiar Eliza Erreformatu Episkopalak erabiltzen du.[1]

XI. mendean, Nafarroako, Leongo eta Gaztelako erregeek beneditar monjeen ezarpena babestu zuten. Hauek Urbano II.a eta Gregorio VII.a aita santuen tesi erreformisten aldekoak ziren, erromatar erritu bultzatzen zutenak. Mendearen erdian, Coyanzako kontzilioak (1050), Joan II.a Iruñeko apezpikua eta Gomez Calahorrako apezpikuaren presentzia izan zuena, erromatar erritu onartu zuen. Tokiko klerikoek erresistentzia gogorra azaldu arren, 1080ean Burgosen kontzilio orokor bat egin zuten eta mozarabiar erritu galarazi zuten. Oraindik musulmanen eskuetan zeuden eskualdeetan mozarabiar komunitateek mantendu zuten baina gainbeheran.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.