Emenagogo izenarekin pubis eta umetoki inguruan odol-zirkulazioa hobetzeko hartzen diren sendabelar ezberdinak ezagutzen dira. Kasu batzuetan hilerokoa hobetzeko ere erabiltzen dira. Landaren hauek dituzten printzipio aktiboak botika ezberdinetan erabil daitezke haurdunaldiaz besteko arrazoiengatik hilerokoa eteten bada.