Emak Bakia (1926ko filma)
Emak Bakia (1926ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Man Ray |
Argitaratze-data | 1926 |
Izenburua | Emak-Bakia |
Mugimendua | surrealismoa |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa baliorik ez |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Honen izena darama | Emak Batia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film mutua, Zinema esperimentala eta animazio filma aktoreekina |
Iraupena | 18 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Man Ray |
Gidoigilea(k) | Man Ray |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Man Ray |
Edizioa | Man Ray |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Django Reinhardt |
Argazki-zuzendaria | Man Ray |
Bideoa | YouTube |
- Artikulu hau 1926ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Emak Bakia (argipena)».
Emak Bakia (euskaraz jatorrizkoan) Man Ray zinemagileak 1926an egin zuen film esperimentala da. Rayografoak, esposizio bikoitzak eta fokuratze teknikak erabili zituen. Lapurdiko kostaldeko etxe bat da Emak Bakia, eta filmaren plano batzuetan agertzen da. Oskar Alegria zinemagile nafarrak dokumentala egin zuen 2012an (Emak Bakia baita), etxea eta Rayren filma elkarlotuz.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emak Bakiak fluidoen mekanikako elementuak erakusten ditu, biraka dabiltza objektua eta eguneroko objektuek izan ditzaketen erabilera hutsalak agertzen ditu. Alice Prin (Montparnasseko Kiki) aktoreak kotxe bat eramaten du hirian zehar. Filmaren erdialdean Jaques Rigaut emakume jantziekin agertzen da. Ondoren filmean La raison de cette extravagance jartzen du (nabarmenkeri honen arrazoia). Ondoren kotxe bat iristen da eta pertsona bat jaisten da maleta batekin eraikin batean sartuz. Maletan krabatak daramatza eta erditik mozten ditu. Ondoren hauen esposizio bikoitzak agertzen dira.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmean Pablo Picassoren eskulturak agertzen dira eta Man Rayren beraren objektu matematikoak. Filma estreinatu zenean buruko mina ematen ziola zioen ikusle baten eta isiltzeko eskatu zion beste baten artean borrokaldia izan zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emak Bakia filma, online ikusgai.