Edukira joan

Elizen Munduko Kontseilua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizen Munduko Kontseilua
Une communauté mondiale de 350 Églises, en quête d'unité, de témoignage commun et de service chrétien
Datuak
Motanazioarteko gobernuz kanpoko erakundea eta ecumenical organisation (en) Itzuli
Herrialdeainternationality (en) Itzuli
Jarduera
KidetzaCampaign to Stop Killer Robots (en) Itzuli
Kide kopurua350 (2018)
Eskumendekoak
Enplegatuak176 (2010)
Agintea
Idazkari orokorraJerry Pillay (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Ekonomia
Aurrekontua33.100.000 Fr
Historia
Sorrera1948ko abuztuaren 23a
SorlekuaAmsterdam
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: WorldCouncilofChurches Twitter: oikoumene Instagram: worldcouncilofchurches Youtube: UCqi1toDmoLB7QO_aV_dfVVQ Souncloud: worldcouncilofchurches Edit the value on Wikidata

Elizen Munduko Kontseilua nazioarteko erakunde kristaua da, 1948an sortua Amsterdamen. Kontinente guztietako 120 herrialde baino gehiagoko 332 eliza daude bertan, eta 500 milioi kristau inguru biltzen ditu. Kristau tradizio guztietako elizak dira: anglikanoa, batista, kongregazionala, luteranoa, metodista, moraviarra, Antzinako Eliza katolikoa, ortodoxoa, presbiterianoa eta erreformatua. Erromako Eliza Katolikoa ez da kontseilu honetako kidea, baina begiraleak bidaltzen ditu bileretara. Denak biltzen dituen ideia Jesukristo Jainko eta Salbatzailetzat hartzea da. Elkartea mugimendu ekumenikoaren zerbitzura dago, eta bere kideak Ebanjelioa jarraitzera bultzatu nahi ditu. Eliza guztiei “eliza bat, bakarra, santua eta apostolikoa” esapidearen adierazle direla ikusaraztea du helburua. Kristok bere elizarako nahi zuen batasuna bilatzen dute erakunde honetara bildutako elizek, eta adierazpen eta jokaera komunak behar direnetan lankidetzan aritzen dira. Bigarren Mundu Gerran, adibidez, gerrako presoen artean lanean aritu ziren, juduei eta beste iheslari batzuei laguntza eman zieten, eta gerra ostean adiskidetzeko ahaleginetan jardun zuten. Elkarteko kide izateko, eliza bakoitzak autonomia duela eta bere herrialdeko beste elizekin erlazio ekumeniko eraikitzaileak dituela erakutsi behar du. Oro har, kide bakoitzak 25.000 eliztar ditu; gutxienez 10.000 eliztar dituenak kontseiluko ekintza guztietan parte har dezake, baina ez du boto eskubiderik batzordean. Kide egiteko ez da diru kopuru jakinik ordaindu behar, baina bakoitzak bere ahalbideen araberako emaitza eskaini behar du urtero. Zazpi urtetik behin elkarteak nazioarteko biltzarrera deitzen ditu bere kideak, munduaren eta elizaren egoera aztertu ondoren hurrengo urteetan jarraituko duten politika erabakitzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]