Edukira joan

El

Wikipedia, Entziklopedia askea
El
feniziar mitologia, Canaanite religion (en) Itzuli eta Ugaritic religion (en) Itzuli
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaאֵל eta ܐܠ‎
Sexuagizonezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Axera
Seme-alabakBaal, Mot (en) Itzuli, Yam (en) Itzuli, Shahar (en) Itzuli, Shalim (en) Itzuli eta Shapshu (en) Itzuli

ʾĒl (aleph-lamed idatzita, (adibidez ugariteraz: 𐎛𐎍‎, fenizieraz: 𐤋𐤀,[1] hebreeraz: אל‎, asiriera klasikoz: ܐܠ‎, arabieraz: إل‎ edo إله, akaderaz: ilu hitzaren ahaidea) Iparmendebaldeko hizkuntza semitikoetan jainko esateko erabiltzen den hitza da. Akadierazko ilumen parekoa da.

Kanaandar erlijioan edo Ekialde Hurbileko erlijio askotan Eli edo Il jainko gorena zen,[2] gizaki guztien aita eta izaki guztien sortzailea eta Asherahren senarra. Hala agertzen da idatzia Ugariteko tauletan, Sirian.[2]

Eblako artxiboko hondakinen artean, Siriako Tell Mardikhen, El agertu zen idatzia jainkoen zerrenda batean, jainko guzti horien aita gisa. Hondakin hauek K.a. XXIV. mendekoak dira. Kondaira batzuen arabera bi emazten zituen eta bere semeekin batera santutegi bat eraiki zuen desertuan. Bere semerik garrantzitsuenak Hadad, Yam eta Mot ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Online Phoenician Dictionary
  2. a b Matthews 2004, p. 79.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]