Edukira joan

Egiptoko XII. dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Egiptoko XII. dinastiak, K.a. 1980tik K.a. 1790 arte irauten du, eta Egiptoko XI. dinastiaren azken zatiarekin batera, Egiptoko Inperio Ertainaren zati da Antzinako Egiptoren historian.

Egiptologoek, dinastia hau, Egiptoko Inperio Ertainaren garairik oparoena bezala jotzen dute. Bere gobernarien izenak eta oinordekotza, zenbait dokumentutan daude. Errege Zerrendak, Abidoseko bi tenplutan eta Saqqarako baten erregistratu ziren, baita Manetonen epitomeetako testuetan ere. XII. dinastiaren kronologia, Egiptoko Inperio Berriaren aurreko edozein garairen hobekien ezarrienetako bat da. Sesostris III.aren erregealdian Sothiar zikloari buruz erregistratutako data batek, dinastia honetan gertatutako zenbait jazoera ados jartzen ditu.

Amenemhat II.a, Esfingea. Louvreko Museoa.

Manetonek, Tebasen ezarri zirela dio, baina, garaiko erregistroetatik abiatuta, lehen faraoiak, hiriburua, Amenemhat-iti-taui (Amenemhat, Bi Lurren Jauna) edo soilik Ititauy izeneko hiri berri batetara eraman zuela ebazten da. Ititauiren kokapen zehatza ez da ezagutzen, baina El Fayum herritik gertu egon daitekeela uste da, segur aski, errege nekropolia den El Lishtetik gertu.

Dinastia hau, Amenemhat I.ak sortu zuen, XI. dinastiako azken faraoia izan zen Mentuhotep IV.aren chatya izan zena. Bere armadak, hegoaldean kanpainak egin zituen, bigarren urjauzia arte, eta Ekialde Hurbilean. Biblosekin eta Egeo Itsaso inguruko gobernariekin harreman diplomatikoak ere berrezarri ziren.

Bere seme Sesostris I.ak, bere aitaren konkistak jarraitu zituen hegoalderako kanpaina batekin, hirugarren urjauzia arte, baina hurrengo gobernariak, pozik zeuden bakeaz, merkataritzaz eta eurentzako ekarritako zergekin gozatzearekin, Sesostris III.aren erregealdia arte.

Nubian parte hartu izanak, egonezina sorrarazi zien aurreko gobernariei. Sesostris III.ak, lurralde horretara zigor espedizioak bidali zituen; Ekialde Ertainerako espedizio bat ere bidali zuen. Kanpaina militar hauek, Sesostris izeneko gerlari boteretsu baten elezaharra sortu zuten, aurrerago, Manetonek, Herodotok eta Diodoro Sikulok kontatutako elezaharra. Sesostris honek, konkistatzailea, ez zituen bakarrik Asiako lurraldeak setiatu eta domeinatu, baizik eta Europara ere joango zela, Trazia konkistatzeko.

Sesostris III.aren oinordekoa izan zen Amenemhat III.ak, bere aurrekoaren kanpo politika berarekin jarraitu zuen. Amenemhat III.a, Hawaran eraikitzea agindu zuen hil tenpluagatik gogoratu izan da, Estrabonek, Diodorok eta Herodotok, "Labirintoa" bezala ezagutu zutena. Bere erregealdian, gainera, El Fayumeko lurralde zingiratsua, nekazal aprobetxamendurako egokitua izan zen lehen aldiz.

Baina, Amenemhat III.aren ondoren, dinastia honen indarrak, neurri handi batean desagertu egin ziren, eta geroz eta gehiago ziren gobernu arazoak, konpondu gabe geratu ziren dinastia honetako azken faraoia izan zen Neferusobekekin.

XII. dinastiako faraoiak, Uadi Tumilatetik zihoan kanal baten eraikitzailerik antzinakoenak bezala dokumentatuak daude, Nilo ibaia Itsaso Gorriarekin lotzen zuen kanala, ondoren, Nekao II.aren eta Dario I.aren erregealdietan berrituko zena (Suezeko idazkunak).

Dinastia honetan ikusten da Antzinako Egiptoko literatura hobetu egin dela. Beharbada, garai honetako testurik ezagunena, Sinuheren istorioa da, zeinen papiroan idatzitako kopia ugari berreskuratu diren. Dinastia honetan, zenbait lan didaktiko ere idatzi ziren, Amenemhaten argibideak eta Nekazari elokuentearen istorioa kasu.

Dinastiako faraoiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ohiko izena Tronu izena Sa-Ra izena Iruzkinak Erregealdia
Amenemhat I.a Sehetepibra Amenemhat Menfis Ezarri zuen hiriburu bezala K.a. 1991 - [[K.a.1962]
Sesostris I.a Kheperkara Senusert K.a. 1971 - K.a. 1928
Amenemhat II.a Nubkaura Amenemhat K.a. 1929 - K.a. 1895
Sesostris II.a Khakheperra Senusert K.a. 1897 - K.a. 1878
Sesostris III.a Khakaura Senusert Nubiaren konkista eta domeinua K.a. 1878 - K.a. 1843
Amenemhat III.a Nimaatra Amenemhat K.a. 1843 - K.a. 1797
Amenemhat IV.a Maajerura Amenemhat K.a. 1798 - K.a. 1790
Neferusobek Sebekkara Neferusobek Emakume faraoia K.a. 1790 - K.a. 1786
Abidoseko Errege Zerrenda. 57.etik 61.erarteko kartutxoak
Abidoseko Errege Zerrenda. 62.etik 65.erarteko kartutxoak

XII. dinastia Errege Zerrendetan eta beste testu batzuetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Horusen izena Abidoseko Errege Zerrenda Saqqarako errege Zerrenda Turineko Errege Kanona Manetonen zerrenda Ohiko izena
Sehetepibtaui Sehetepibra Sehetepibra [Sehetep]ib[ra] Ammenemes Amenemhat I.a, Amenemes I
Ankhmesut Kheperkara Kheperkara [Kheper]ka[ra] Sesonkosis Senusert I.a, Sesostris I
Hekenemaat Nubkaura Nubkaura (ulertezina) Ammanemes Amenemhat II.a, Amenemes II
Seshemtauy Khakheperra Khakheperra (ulertezina) (aipatu gabea) Senusert II.a, Sesostris II
Netyerjeperura Khakaura Khakaura (ulertezina) Sesostris Senusert III.a, Sesostris III
Abau Nimaatra Nimaatra (ulertezina) Lamaris, Ameres Amenemhat III.a, Amenemes III
Kheperkheperura Maakherura Maakherura Maakherura Ammenemes Amenemhat IV.a, Amenemes IV
Meretra (aipatu gabea) Sebekare Neferusobek Skemiofris Neferusobek, Sebeknefrure

XII. dinastiaren kronologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Egiptoko XI. dinastia
Egiptoko Inperio Ertaina
Egiptoko XII. dinastia
Ondorengoa
Egiptoko XIII. dinastia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]