Edukira joan

Eduki-edizio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eduki-edizioa edo eduki-arduratzea[1] (ingelesez: content curation), gai jakin baten inguruan, edukia biltzeko, aukeratzeko, moldatzeko eta hedatzeko prozesu jarraitua da. Prozesu hori egiten duen adituari eduki-editatzaile edo eduki-arduradun deitzen zaio (ingelesez: content curator) eta indibidualki edo erakunde baterako aritu daiteke. Eduki-edizioa hartzaile jakin batzuei bideratua egon ohi da eta gaiaren inguruan balio erantsia ematen duen kalitatezko informazioa hedatzea du helburu.[2]

Edukien-ediziorako hainbat fasetan banatzen den metodologia jarraitu ohi da. 4Sak deituriko metolodogian, adibidez, Javier Guallar eta Javier Leivaren garatutako, hauek dira 4 faseak:[2]

  • Bilaketa (Search): inteneten gai baten inguruan dagoen gehiegizko informazio desantolatuan bilaketa egitea.
  • Hautaketa (Select): ediziorako egokia den informazio esanguratsuaren aukeraketa.
  • Moldaketa (Sense making): hautatutako edukien moldaketa editorearen irizpideen arabera.
  • Hedapena (Share): azken emaitza modu eraginkorrean eta kanal egokiak erabilita partekartzea, hartzailearekin lortura indartzeko.

Fase guztietatik Moldaketaren (Sense making) da balio erantsi gehien ematen duena eta eduki-editorearen lana nabarmentzen duena. Modaketa egiteko hainbat teknika daude. Esaterako, Descpanderen arabera, hauek dira: laburbiltzea, berrizendatzea, aipatzea, storyboarding eta parekotasunak egitea.[3]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltem[Betiko hautsitako esteka].
  2. a b (Gaztelaniaz) Guallar, Javier; Leiva-Aguilera, Javier. (2013). El content curator. UOC, 27 or. ISBN 978-84-9064-018-0..
  3. Deshpande, Pawan. (2013-8-13). «6 Content curation templates for content annotation» Curata.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.