Edukira joan

EQ Nicholson

Wikipedia, Entziklopedia askea
EQ Nicholson
Bizitza
JaiotzaLondres1908ko azaroaren 4a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1992ko irailaren 7a (83 urte)
Familia
AitaLeo Myers
AmaElsie Palmer
Ezkontidea(k)Christopher Nicholson
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakoihal diseinatzailea eta margolaria

Elsie Queen Nicholson (ezkon aurretik Myers) (Londres, 1908ko azaroaren 4aLondres, 1992ko irailaren 7a) margolari eta oihal diseinatzaile britainiarra izan zen.

Elsie Queen Myers Londresen jaio zen 1908ko azaroak 4an. Gurasoak izan ziren Leo Myers eleberrigilea eta Elsie Mellen Palmer (Ameriketan jaioa zena) eta 1910ean, beste alaba bat izan zuten: Eveleen.[1] Aitaren aldetik aiton-amonak Frederic W. H. Myers idazlea eta Eveleen Tennant Myers argazkilaria izan zituen eta amaren aldetik, aiton-amonak ziren William Jackson Palmer generala (Delawareekoa) eta Mary "Queen" Palmer (ezkon aurretik Mellen), zeinengandik jaso zuen bigarren izena.[2]

Aita idazle eta artisten zirkulu ugaritan ibiltzen zen, Bloomsbury Group taldeko kide ziren: Frank Dobson eskultorearekin eta Cedric Morris margolariarekin. Leo Myers-ek bere buruaz beste egin zuen 1944ko apirilaren 7an barbituriko gaindosia hartuta.[2][3]

1931n, EQ Myers Christopher "Kit" Nicholson arkitektuarekin ezkondu zen (William Nicholson eta Mabel Pryde margolarien seme gazteena zena,[4] anaia Ben Nicholson zen eta arreba Nancy Nicholson) eta EQ Nicholson bihurtu zen.

Bigarren Mundu Gerran EQ Nicholson eta bere umeak hasieran Yew Cottage-n (Cranborne Chase, Dorset) bizi izan ziren,[5][6] eta 1941tik 1947ra, Alderholt Mill House etxean (Fordingbridge, Hampshire).[7][8]

Kit Nicholson 1948ko uztailak 28an hil zen, hegazkin planeatzaile baten istripuan jasotako zauriengaitk Italian.[6]

EQ Nicholson Londresen hil zen 1992an.[9]

EQ Nicholson Slade School of Fine Arts eskolan izan zen denbora labur batez, Henry Tonksen esku.[5]

1926an batik ikasi zuen Parisen eta ondoren Marion Dornen laguntzaile gisa lan egin zuen.[10] Alfonbrak ere diseinatu zituen.[9] 20 urterekin familia etxe baten barrua diseinatu zuen Leckhampton Housen.[10]

Ezkondu ostean, Nicholsondarrekin lan egin zuen, arkitektura modernistaren praktikan, non bere ikasle Hugh Casson eta haren emazte Margaret Cassonen lan egiten zuten baita ere. EQ Nicholsonek Nicholson eraikinaren barrualdea diseinatu zuen London Gliding Clubarentzat Dunstablen, 1936. urtean.[9]

1936 eta 1950 artean, EQ Nicholsonek bere koinata Nancy Nicholsonekin egin zuen lan. Nancy Nicholsonek ordurako oihal diseinuak inprimatuak zituen bere anaia Ben Nicholson eta haren emazte Barbara Hepworthentzat, jabegoan zuen Poulk Press prentsan. EQ Nicholsonen garai hartako diseinuen artean zeuden: Black Goose (‘Antzar beltza’), 1936; Daisy (‘Txiribita’) eta Seaweed (‘Alga’), 1949. Diseinu hauetako batzuek gero Edinburgh Weavers-ek ('Edinburgeko ehungieleek') serigrafiatuak izan ziren.[11] Bere diseinu ezagunenetako bat Runner Bean (‘Leka’) zen, 1950 urte ingurukoa, eta Hugh Cassonek HMY Britannia errege itsasontzian erabili zuen[12] eta baita Cole & Sonek eskuz inprimatutako horma paperetan.[9] Manchesterreko Whitworth Art Gallery galeriaren artxiboan, EQ Nicholsonen irudi eta oihalak dituzte.[13] Diseinu haietako batzuk oraindik saltzeko produzitzen dira.

1941etik hasita 15 urte inguruz, EQ Nicholsonek margolari gisa lan egin zuen, gouache, argizari-arkatz eta collage teknikak erabiltzen zituen, miresten zuen Georges Braqueren estilora. 1950ean, erakusketa egin zuen, Peter Rose Pulhamekin (1910–1956) eta Keith Vaughanekin (1912–1977) batera, Hanover Gallery galerian.[9] Garai horretako lanak Tate galerian daude gaur egun,[14] Cambridge-eko New Hall-eko Arte Bilduman[7] eta Londresko National Portrait Galleryn (‘Erretratuen Galeria Nazionalean’).[12] Beste diseinatzaile eta artistekin konparatua izan zen, esate baterako, Edward Bawden (1903–1989) eta Eric Ravilious (1903–1942).[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Blomster, Wes. (2002). Colorado Springs. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  2. a b Matthew, H. C. G., ed. (2004-09-23). «The Oxford Dictionary of National Biography» The Oxford Dictionary of National Biography (Oxford University Press)  doi:10.1093/ref:odnb/35178. (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  3. Moorehead, Caroline. (2002). Iris Origo: marchesa of Val d'Orcia. (1. AEB ed.. argitaraldia) David R. Godine ISBN 978-1-56792-183-0. (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  4. (Ingelesez) In the shadow of the Chase | Dorset Life - The Dorset Magazine. (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  5. a b «New Hall - The Womens' Art Collection» web.archive.org 2011-07-09 (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  6. a b (Ingelesez) Bingham, Neil. (1996-06-13). Christopher Nicholson - RIBA Drawings Monographs No. 4. Wiley ISBN 978-1-85490-445-4. (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  7. a b «New Hall - The Womens' Art Collection» web.archive.org 2011-07-09 (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  8. (Ingelesez) The Nicholsons: A Story of Four People and Their Designs : Ben Nicholson, 1894-1982, Nancy Nicholson, 1899-1977, Kit Nicholson, 1904-1948, E.Q. Nicholson, Born 1908. York City Art Gallery 1988 ISBN 978-0-903281-06-5. (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  9. a b c d e Morphet, Richard. (1992-09-13). «Obituary: E. Q. Nicholson» Independent.
  10. a b c «Mirror Mirror - Portrait 20 - National Portrait Gallery» www.npg.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  11. (Ingelesez) Jackson, Lesley. (2007-02-08). Twentieth-Century Pattern Design. Princeton Architectural Press ISBN 978-1-56898-712-5. (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  12. a b (Ingelesez) «E.Q. Nicholson - National Portrait Gallery» www.npg.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  13. «Royal College of Art | Katharine Imong» archive.ph 2012-12-23 (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  14. (Ingelesez) Tate. «E.Q. Nicholson 1908–1992» Tate (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  • Louisa Creed. Memories of EQ and Eve, with a memoir by Michael Gryspeerdt. York: [Quacks the Booklet Printer], [1994].
  • Richard Morphet. E. Q. Nicholson, designer & painter. London: Cygnet Press, 1990.
  • Richard Morphet. In memory of E. Q. Nicholson: service taken by the Reverend Peter Elvy, Chelsea Old Church, London November 4th 1992, E.Q.'s birthday. [London?: the Nicholson Family?], 1992.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]