Edukira joan

Dolumin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Doluminak emanez

Doluminak edo dolua norbaiti bere doluan egiten zaizkion atsekabe eta atxikimenduzko erakutsiak dira.[1] Doluminak hildakoaren senide hurbilenei ematen zaizkie, bereziki ezkontideari, anai-arrebei, gurasoei eta seme-alabei.

Doluminak heriotzaren ondoren ematen dira, baina aurrerago ere adieraz daiteke, baldin eta lehenago egiterik izan ez bada. Formularik ohikoena "familiak har ditzala gure doluminik zinezkoenak" da, baina beste batzuk ere erabiltzen dira: "atsekabe handiz jakin dugu [...] hil dela" edo "ulertzen dugu zuen samina eta atsekabea".[2]

Doluminak emateko modurik formalenak honako hauek dira:

  • presentzialki, familiaren etxera, beilatokira edo hildakoaren aldeko hiletan parte hartuz;
  • telefonoz, aurrez aurre joaterik ez badago;
  • eskuz idatzitako testu bat bidaliz;
  • doluminen liburuan idatzitako ohar bat uztea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. dolumin. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. Doluminak emateko agiria. in: Agiri-ereduen bankua..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.