Edukira joan

Dingle penintsula

Koordenatuak: 52°11′36″N 10°05′02″W / 52.193333333333°N 10.083888888889°W / 52.193333333333; -10.083888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dingle penintsula
Mendirik altuenaBrandon mendia
Motapenintsula
Geografia
Map
Koordenatuak52°11′36″N 10°05′02″W / 52.193333333333°N 10.083888888889°W / 52.193333333333; -10.083888888889
Honen parte daKerryko konderria
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
Irlandaren banaketa administratiboa Kerryko konderria
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Artikulu hau Dingle penintsulari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Corca Dhuibhne».

Dingle penintsula (irlanderaz: Corca Dhuibhne, ingelesez batzuetan Corkaguiney baina ohikoena Dingle Peninsula izendapena izan ohi da) Kerryko konderrian kokatzen da eta Irlandako punturik mendebaldekoena da, askorentzat "Zeltiar Finisterre" bat ere bada. Penintsula honetan kokatzen den udalerririk garrantzitsuena Dingle da (irlanderaz An Daingean), 2.000 biztanle ingururekin. Bere kostaldearen mendebaldean Slea Head lurmuturra eta Blasket uharteak daude, gaur egun azken hauetan ez da inor bizi.

Dingle penintsulak bere izena Dingle udalerri nagusitik hartzen du, eta ingelesaren eraginez Irlanda nahiz mundu mailan izen horrekin da ezagunen. Baina jatorriz, penintsularen irlanderazko izena Corca Dhuibhne da (Corcu Duibne), batzutan Irlandako ingeles hiztunek ere erabiltzen duten izena, orain dela gutxirarte Corkaguiney ingelesezko aldaera ere bai. Corca Dhuibhne izenak "Duibhnen tribua edo leinua" esan nahi du (Duibh gaeldar jainkosa eta klan izena da), izen hori Erdi Aroan Corca Dhuibhnen bizi eta Kerry konderriko beste hainbat hegoaldeko eta ekialdeko lurraldeen jabeak ziren túath (jendea, herria) herri edo jende taldearengandik datorkio.

Kultura eta hizkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dingle penintsularen zati bat Gaeltacht eremuaren barnean dago, Irlandan irlandera gehien erabiltzen den lekuetako bat da (batez ere penintsula honetako mendebaldeko muturra). Honen erakusle da hizkuntza honetako idazle garrantzitsu ugari eremu honetan jaio izana. Horien artean Pádraig Ó Siochfhradha (1883–1964) eta Mícheál Ó Siochfhradha (1900-1986) aita-semeak, Tomás Ó Criomhthain, Muiris Ó Súilleabháin edota Peig Sayers (1873–1958) besteen artean.

Dingle penintsulako udalerri eta herriak honako hauek dira:

Dingle Penintsularen azkeneko muturrean kokatzen den Dún Chaoin (ingelesez Dunquin) herrixkan "Ryan's Daughter" filma egin zen eta penintsula honetako ingurune naturaleko paisaia asko erabiltzen ditu.

Dingle penintsulako ikuspegi panoramikoa
Dingle penintsulako ikuspegi panoramikoa

Eremu honetan Historiaurreko eta Behe Erdi Aroko aztarna ugari aurkitu izan ohi dira, adibidez Gallarus Oratory, Burni Aroko Dunberg gotorlekua eta VII. mendeko Riasc monasterioko hondakinak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]