Diego Portales
Diego Portales | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Diego José Pedro Víctor Portales Palazuelos | ||
Jaiotza | Santiago, 1793ko ekainaren 16a | ||
Herrialdea | Txile | ||
Heriotza | Valparaíso, 1837ko ekainaren 6a (43 urte) | ||
Hobiratze lekua | Santiago Metropolitan Cathedral (en) | ||
Heriotza modua | : bala zauria | ||
Familia | |||
Aita | José Santiago Portales | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Convictorio Carolino (en) (1808 - 1813) : humanitateak Instituto Nacional General José Miguel Carrera (en) (1813 - 1814) : Leyes | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekintzailea, politikaria eta diplomazialaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | Conservative Party (en) | ||
Diego Portales Palazuelos (Santiago, Txile, 1793ko ekainaren 16a - Valparaíso, Txile, 1837ko ekainaren 6a) Txileko diktadorea izan zen, euskaldun jatorrikoa.
Dirutza handi baten jabe egin zen merkataritzari esker, eta 1824an Txileko Gobernuak tearen, edari bizien eta tabakoaren salmentaren monopolioa eskaini zion, gobernuak Erresuma Batuarekin zituen zorrak ordaintzearen truke. Hala, Txilen eragin handiena zutenetako bat zen Portales; 1830ean, Txileko Alderdi Kontserbadorea aginpidera iritsi zenean, Kanpo eta Barne Arazoetako, eta Gerra eta Itsas Armadako ministro izendatu zuten. Oso gogor menderatu zuen liberalek antolatu zuten matxinada, eta Txileko egiazko agintari bakarra bihurtu zen harrezkero, Elizaren eta oligarkia lur-jabearen interesen babesle. 1836an Txileren eta Peruren arteko gerra piztu zen, eta handik urtebetera txiletar militar talde batek hil zuen Portales.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.