Deskontu (finantza)
Finantzan, deskontua kreditu-titulu bat (ganbio-letra, ordaindukoa eta beste zor-agiriak) finantza-erakunde bati dirua aurreratzeko aurkezten zaizkionean gertatzen da. Kreditu-titulua kobratzeko dagoen arriskua dela eta nahiz kreditu-titulua epemuga baino lehen dirua aurreratzeagatik finantza-erakundeak tituluaren nominala parte bat soilik ordaintzen dio tituluaren jabeari, nominala deskontatuz. Deskontua ohikoa da enpresetan, non ohikoa bezeroen merkataritza-efektuak biltzea: enpresak altxorkutxa arazoak baditu, bankura joan eta bezeroek berarekin dituzten zorrak bankuari pasako dizkio, bankuak efektu horien zenbatekoa ken deskontua aurreratzearen trukean. Bestalde, enpresen kasuan, ohikoa da aurrez deskontu-lerroa zabaltzea bankuarekin, non bankuarekin epe batean deskonta daitezkeen efektuen kopurua mugatu daitekeen.