Edukira joan

Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun : person with disabilities (en) Itzuli
Commemorates (en) Itzuliperson with disabilities (en) Itzuli
Indarraldi1992ko urriaren 14a - 
EgunAbenduaren 3
Denbora-tarte1992 - 
Argumentu nagusiaperson with disabilities (en) Itzuli
AntolatzaileaNazio Batuen Erakundea

Webguneun.org…

1992ko abenduaren 3an, Nazio Batuen Ezinduen Hamarkadaren amaieran (1983-1992), Batzar Nagusiak, 47/3 Ebazpenaren bidez, abenduaren 3a Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna izendatu zuen.[1] Hamarkada hura desgaitasuna duten pertsonen egoera etengabe hobetzera eta haien aukera-berdintasuna lortzera zuzendutako sentsibilizaziorako eta ekintzarako neurrien garaia izan zen. Ondoren, Asanbladak dei egin zien estatu kideei Egunaren ospakizuna nabarmentzeko, eta horrela, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratze handiagoa sustatzeko. 2017. urteko abenduaren 3an, Nazio Batuen Erakundeak hilabete lehenago sortutako ezintasunaren bandera jaso zuen.[2]

Urte bakoitzeko gaiak eta oroitzapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Gaiak
2021 "Desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzea eta lidergoa: 2030 Garapen Agenda" ingelesez
2020 "Hobeto berreraiki: COVID-19aren ostean mundu inklusibo, irisgarri eta jasangarri baterako bidean, desgaitasunen bat duten pertsonekin eta pertsonentzat" ingelesez
2019 "Desgaitasuna duten pertsonen partaidetza eta lidergoa: 2030 Garapen Agenda" ingelesez
2018 "Desgaitasuna duten pertsonak ahalduntzea eta haien integrazioa eta berdintasuna bermatzea" ingelesez
2017 "Eraldaketa guztientzako gizarte jasangarri eta erresilienterantz" ingelesez
2016 "Nahi dugun etorkizunerako 17 helburu lortzea" ingelesez
2015 "Inklusioa garrantzitsua da: gaitasun guztietako pertsonentzako sarbidea eta ahalduntzea" ingelesez
2014 "Garapen iraunkorra: teknologiaren promesa" ingelesez
2013 "Oztopoak hautsiz, ateak irekiz: guztientzako gizarte inklusibo baten alde" ingelesez
2012 "Oztopoak ezabatzea guztientzako eskuragarri dagoen gizarte inklusibo bat sortzeko" ingelesez
2011 "Elkarrekin mundu hobeago baten alde, garapenean desgaitasunak dituzten pertsonen parte hartzea barne hartzen duena" ingelesez
2010 "Promesa betetzea: desgaitasuna txertatzea Milurtekoko Garapen Helburuetan 2015erako eta aurrerago" ingelesez
2009 "Milurteko Garapen Helburu inklusiboak lortzeko: desgaitasuna duten pertsonei eta haien komunitateei mundu osoko ahalduntzea" ingelesez
2008 "Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko hitzarmena: guztientzako duintasuna eta justizia" ingelesez
2007 "Lan duina desgaitasuna duten pertsonentzat" ingelesez
2006 "Irisgarritasun elektronikoa" ingelesez
2005 "Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak: garapenerako ekintza" ingelesez
2004 "Gurekin kontatu gabe eragiten digun ezer ez" ingelesez
2003 "Gure ahotsa" ingelesez
2002 "Bizi independentea eta bizibide iraunkorrak" ingelesez
2001 "Parte-hartze osoa eta berdintasuna: aurrerapenak eta emaitzak ebaluatzeko metodo berrien beharra" ingelesez
2000 "Informazio teknologiak guztion eskura" ingelesez
1999 "Milurteko berrian guztientzako irisgarritasuna" ingelesez
1998 "Arte, kultura eta bizitza independenteak" ingelesez
1997 "Artea, kirola eta ezintasuna" ingelesez

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Pertsona desgaituen eskubideei buruzko Konbentzioa