Demi Lovato
Demi Lovato | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Demetria Devonne Lovato |
Jaiotza | Albuquerque, 1992ko abuztuaren 20a (32 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Grapevine High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, aktorea, haur-aktorea, gitarra-jotzailea, piano-jotzailea, musikagilea, telebistako pertsona ospetsua eta abeslaria |
Altuera | 161 zentimetro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Demi Lovato |
Genero artistikoa | pop rock pop musika R&B garaikidea power pop (en) dance popa teen pop (en) electropopa soula pop-punk (en) Nu metala |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra pianoa bateria |
Diskoetxea | Island Records Safehouse Records (en) Walt Disney Records (en) Hollywood Records (en) Roc Nation (en) Republic Records |
demilovato.com | |
| |
Demetria Devonne "Demi" Lovato (1992ko abuztuaren 20a), Demi Lovato izenez ezaguna, aktorea eta abeslaria da. Ezagun egin zen Camp Rock izeneko Disney Channeleko pelikulan Mitchieren papera egin zuenean, Jonas Brothers taldearekin. Ezaguna da, halaber, Sonny With a Chance deitzen den telesailean ateratzen delako, non Sunny Munroe baita. Gainera, Estatu Batuetan 24 milioi disko saldu ditu[1].
26ko martxoan atera zuen "Dancing with the Devil" abestiak eragin handia izan du bere karreran, gai zailez hitz egiten duelako. Adibidez, drogen kontsumoa edo bere antsietatea aipatzen ditu abestiaren letran, baita bere droga "gamelu"-tik jasotako bortxaketa ere[2]. Datu gehiago jakiteko, Demik gai hauei buruzko dokumental bat argitaratu zuen YouTube plataforman[3].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dallasen jaio zen, Texasen. Bi ahizpa ditu: Dallas, 3 urte zaharragoa, aktorea eta abeslaria bera ere; eta Madison, 10 urte gazteagoa dena. Bere ama, Diana Hart, ezaguna zen bere hirian abeslari bezala. Demik Cross Timbers Middle School eskolan ikasi zuen, eta bertan hiru urte pasa zituen koroko klaseetan. Gaur egun klaseak etxean jasotzen ditu, irakasle partikular batekin, bere karreraren ondorioz.
Karreraren hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Demi Lovato sei urterekin hasi zen antzezten. 2002an Barney & Friends izeneko programan agertzeko aukeratu zuten. Garai hartan, Demik bere abesteko gaitasuna erakutsi zuen eta Prison Break, Split Ends eta Just Jordan izeneko telebistako programetan parte hartu zuen. 2007ko urtarrilean mini-serie izeneko bost minutuko programan agertu zen. Baina Demi famatu egin duena Disney Channeleko Camp Rock izeneko pelikula originala izan da. Pelikula 2008ko ekainaren 20an estreinatu zen Estatu Batuetan. Demi abeslaria ere bada, 10 urterekin hasi zen gitarra jotzen. Gaur egun Sonny With a Chance izeneko telesailean ari da lanean. Bera da protagonista.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Ask Billboard: Demi Lovato's Career Album & Song Sales» Billboard (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La estremecedora letra de 'Dancing With The Devil', el tema donde Demi Lovato canta sobre su sobredosis» La Vanguardia 2021-03-26 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Demi Lovato estrena su documental 'Dancing with the Devil' en YouTube: "Perdí mi virginidad en una violación"» MARCA 2021-03-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak
- Irlandar estatubatuarrak
- Italo-estatubatuarrak
- Dallastarrak
- 2000ko hamarkadako abeslariak
- 2010eko hamarkadako abeslariak
- Emakume abeslariak
- Emakumezko LGBT aktoreak
- Pertsona ez-binarioak
- Pertsona pansexualak
- Ameriketako Estatu Batuetako LGBT eskubideen aktibistak