Edukira joan

Delicious

Wikipedia, Entziklopedia askea
Delicious
URL helbidea http://delicious.com
Komertziala?bai
Webgune mota markatzaile soziala online
Erabiltzailea erregistratzeaaukerazkoa
Jabea Pinboard
EgileaJoshua Schachter
Argitalpen data2003ko iraila
Egoeraaktiboa

Delicious (aspaldian del.icio.us, dilíshes [dɪˈlɪʃəs] ingelesez ebakia, "gozo" esan nahi du), Webeko Gizarte-markatzaileak kudeatzeko zerbitzua zen.

Klasikoki arakatzailean gordetzen ziren markatzaileak gehitzeko aukera ematen zuen eta folksonomiak izendatutako etiketatze-sistema batekin kategorizatzea (etiketak, tag-ak).

Webguneak gorde bakarrik ez, Delicious-eko beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera ere ematen zuen, eta zehazteko ea zenbatek zuten esteka bat beren markatzaileetan.

Bere arrakastaren sekretuetako bat izan ziitekeen bere interfazearen erraztasuna, oso HTML sinplea eta URL sistema irakurgarri bat erabiltzen zituela. Gainera web sindikazio-zerbitzu malgu bat dauka RSS-ren bitartez, eta Delicious-ekin lan egiten zuten aplikazioak azkar sortzea baimentzen zuen API bat.

Zerbitzuak 2003tik funtzionatzen du, Joshua Schachterrek eta Memepoolen laguntzarekin mantendua nagusiki. 2005eko abenduaren 9an Yahoo!k bereganatu zuen. Enpresak independente mantentzea erabakitzen du eta horregatik Marakadores jaurtitzen du Yahoo-k, API-a erabilita estekak Deliciousetik inportatzeko (ez alderantziz).

2008ko uztailean 2.0 bertsioa jaurti zuen, garrantzizko aldaketak sartu zituena, esaterako izenaren aldaketa edo interfaze berri bat.

2010eko abenduan, Yahoo!-k Jakinarazi zuen zerbitzua salmentan jarriko zutela.[1]

Azkenean 2011ko apirilaren 27an saldu zioten AVOS Systemsi, Chad Hurley eta Steve Chen, Youtube-ren fundatzaileen enpresari. [2]

2017. urtean Pinboard enpresak erosi zuen Delicious eta erabiltzaileei baldintza berrietan zerbitzua erabiltzen segitzeko eskatu zien.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]