Debako trena
Debako trena Eibar eta Zumarraga udalerri gipuzkoarrak lotzen zituen burdinbidea zen, trenbide estukoa. Durango-Zumarraga linea nagusiaren adar bat zen, Ego errekaren ahoan hasita, Deba ibaiaaren harana zeharkatzen zuena, Deskarga portua igo ondoren Zumarragara heldu arte.
1889an inauguratu zen eta 22,7 km-tako ibilbidea zuen. "Compañía del Ferrocarril de Durango a Zumárraga" zen tartearen enpresa egile eta ustiatzailea. Geroago, enpresa honek, Ferrocarriles Vascongados (Eusko Trenbideaken aurrekaria) sortuko zuen beste konpainia batzuekin batzean 1906an. Maltzagako geltokia 1885ean hasi zen eraikitzen eta 1887an inauguratu zen. Ferrocarriles Vascongados konpainia sortutakoan eta Bilbo-Donostia linea bukaturik zegoela, tarte hau bide nagusiaren adarra bihurtu zen.
Linea honetako ibilbidea oso zaila zen. Deskargako portua gurutzatzeko malda handiei egin behar zien aurre, baia 60 m-tarainoko erradiodun kurbei ere. 1919an elektrifikatu zuten eta behin betiko 1975eko martxoaren 1ean itxi zen, eskaera baxua argudiatuz.
Maltzagako geltokian Bilbo-Donostia trenbidearekin zuen lotunea, eta Zumarragako geltokian Norteko burdinbidea (Irun eta Madril lotzen dituena) eta Urolako trenarekin (Zumarraga eta Zumaia lotzen zituena). Erdiko Mekolalde geltokian (Osintxu, Bergara), Lizarra-Bergara arteko Anglo-Vasco-Navarro trenbidearekiko elkargunea zuen.
Geltokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maltzaga (Eibar), Bilbo-Donostiarekin lotunea. Gaur egun geltokia ez da erabiltzen.
- Soraluze
- Osintxu (Bergara), garai hartan gazteleraz Los Mártires deitua.
- Mekolalde (Bergara). Geltoki honetan banatzen zen Anglo-Vasco-Navarro trenbidea, Bergara mendebaldetik Gasteiz eta Lizarraruntz joanaz.
- Bergara
- Antzuola
- Amileta
- Zumarraga. Madril-Irun trenbidea eta Urolako trenarekin lotunea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Maltzaga-Zumarraga burdinbidea