Edukira joan

Damavand

Koordenatuak: 35°57′19″N 52°06′33″E / 35.9553°N 52.1092°E / 35.9553; 52.1092
Wikipedia, Entziklopedia askea
Damavand
Gizateriaren Ondare
Datu orokorrak
Garaiera5.610 m
Prominentzia4.667 m
Motamendi, Geruza-sumendi, turismo-atrakzioa eta architectural landmark (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak35°57′19″N 52°06′33″E / 35.9553°N 52.1092°E / 35.9553; 52.1092
Honen parte daVolcanic Seven Summits (en) Itzuli
MendikateaElburz mendiak
Estatu burujabe Iran
ProbintziaMazandaran
Irango eskualdeaAmol County
Mendizaletasuna
Lehen igoera905ean, Abu Dolaf Kazraji

Damavand[1] (persieraz: دماوند), Irango mendirik garaiena da. Kaspiar itsasoaren hegoaldeko kostatik gertu dago, Teherandik 66 km ipar-ekialdera, Amol konderrian, Mazandaran probintzian, Irango iparraldean. Elburz mendietako mendirik garaiena da: 5.610 m. Ekialde Ertain osoko mendirik garaiena ere bada, eta Asiako sumendirik garaiena ere bai. Gaur egun ez du jarduera bolkaniko handirik, baina fumarola batzuk irekita daude, eta sufrea kanporatu izan du. Amol hiritik 50 kilometrora dago, eta izen bereko Damavand hiritik hurbil; Kaspiar itsasoko kostatik 80 km ingurura dago.

Mendira igotzeko hamasei ibilbide ezagun daude, batzuk eskalatu beharrekoak, oso zailak. Mendebaldeko ibilbidea famatua da, ilunabarretan ikuspegi ikusgarriak dituelako.

Mendi garrantzitsua da persiar mitologian eta folklorean. Persiako poesian eta literaturan, despotismoaren eta inbaditzaileen aurkako erresistentziaren sinboloa da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]