Cyrano de Bergerac (antzezlana)
Cyrano de Bergerac (antzezlana) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Edmond Rostand |
Argitaratze-data | 1897 |
Estreinaldi-data | 1897ko abenduaren 28a |
Izenburua | Cyrano de Bergerac |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Honen izena darama | Cyrano de Bergerac |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | antzezlana |
Hizkuntza | frantsesa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Hôtel de Bourgogne (en) |
Cyrano de Bergerac Edmond Rostandek idatzitako obra bat izan zen. Parisen, 1897an argitaratu zen Théâtre de la Renaissance delakoan. Cyrano de Bergerac benetakoaren bizitzan oinarritzen da lana, nahiz eta fikziozko lana izan.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzezlanak Roxana lehengusinaz maitemindutako mosketari eta ezpatari sudur handiaren gorabeherak kontatzen ditu. Bere azken orduetan, komentu batean bizi den Roxanari bere sentimenduak adieraziko dizkio eta, gero, bere bertso satiriko ezagunen biktimen mendekuak heriotzara eramango du. Cyrano gizon independentea izan zen; garaiko idazleak aberatsen babespean egon ohi zena[1].
Cyranok pobre hiltzea erabaki zuen, eta azken unean Roxana lehengusinari bisita egitea erabaki zuen; lehengusina komentu batean sartua zen Arraseko gatazkan senarra galdu eta gero. Hura izan zen pertsonaiaren zorigaitza: bizitza guztia lehengusinarekin maiteminduta egonda ere, bere bertsoak beste bati eman zizkion, hura Roxanarekin ezkon zedin. Bere azken orduak Filles de la Croix komentuan eman zituen; bertako prioreak ez zuen Roxana izena, Cathérine baizik, baina Cyranoren lehengusina zen[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Nagore Irazustabarrena, «Benetako Cyrano», Argia, 2008-05-11, CC-BY-SA lizentzia