Cristina Laborda
Itxura
Cristina Laborda Albolea (Donostia,[1] 1980[2] - ) gipuzkoar historialari eta politikaria da. Irungo zinegotzia 1999tik eta 2023tik aurrera Irungo alkatea.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen Humanitateak eta Historia.
19 urterekin, 1999ko udal eta foru hauteskundetan PSE-EE alderdiaren baitan bere herriko zinegotzi hautatu zuten. 2007-2008 tartean Gipuzkoako Batzar Nagusietan batzarkidea izan zen eta 2008 eta 2012 tartean eusko legebiltzarkide. 1999tik 2023ra bitarte zinegotzi izan da Irungo udalean eta, 2023an, José Antonio Santanok kargua utzi eta gero, Irungo lehenengo emakumezko alkate.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Press, Europa. (2023-12-13). «La socialista Cristina Laborda, nueva alcaldesa de Irun (Gipuzkoa)» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Morondo, Iñigo. (2023-12-12). «El Pleno municipal nombrará hoy a Cristina Laborda nueva alcaldesa de la ciudad» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).