Coming to America
Coming to America (euskaraz Amerikara Etortzen) 1988ko John Landis estatubatuar zinema zuzendariaren umorezko filma bat da. Filma honetan Eddie Murphy, Arsenio Hall, James Earl Jones, John Amos, Madge Sinclair eta Shari Headley aktoreek antzeztu zuten.
2021ean Coming 2 America jarraipena izan zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akeem (Eddie Murphy) Afrikako Zamunda erresumako printzea da. Herrialde honetako errege familiaren ohituraren arabera, erregetza ondorengoa denak 21 urte betetzean (nahiz eta filma antzeztean Eddie Murphy aktoreak 27 urte izan) aurretik ikusi ez duenneska gazte batekin ezkontzeko betebeharra du. Baina Akeemek ohiturari uko egiten dio, eta ausaz eginiriko bidai batean benetan maite duen emakume bat topatzeko asmoa du, hura bere emaztea izango delarik. Lur-globo bat hartu eta itsu-itsuan hatzarekin edonon ukituko du: New York hiria ukituz, mapetan xehetasun gehiagoz Queens auzoa bere etorkizuneko erregina topatuko duen leku egokia dela erabaki duelarik, bera eta bere laguntzaile eta adiskidea den Semm (Arsenio Hall) parrandazale eta gonazalearekin batera hara bertaratuko dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Eddie Murphy | Akeem Joffer printzea, Clarence, Randy Watson, Saul |
Arsenio Hall | Semmi, Morris, Brown erreberendoa, emakume itsusia |
James Earl Jones | Jaffe Joffer erregea |
John Amos | Cleo McDowell |
Madge Sinclair | Aoleon erregina |
Shari Headley | Lisa McDowell |
Paul Bates | Oha |
Eriq La Salle | Darryl Jenks |
Frankie Faison | Etxe alokatuaren jabea |
Vanessa Bell | Imani Izzi |
Louie Anderson | Maurice |
Allison Dean | Patrice McDowell |
Sheila Johnson | Ohorezko anderea |
Jake Steinfeld | Taxi gidaria |
Calvin Lockhart | Izzi kolonela |
Samuel L. Jackson | Lapurra |
Vondie Curtis-Hall | Saskibaloi hornitzailea |
Don Ameche | Mortimer Duke |
Ralph Bellamy | Randolph Duke |
Garcelle Beauvais | Rose Bearer |
Cuba Gooding, Jr. | Bizartegiko bezeroa |
Clint Smith | Sweets |
Patricia Matthews | Emakume satanista |
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film honetako Zamundako printzearen (Eddie Murphy) diru kopuru itzela jasotzen duten Randolph Duke (Ralph Bellamy) eta Mortimer Duke (Don Ameche) etxegabe behartsu adinduak aurrez 1983an John Landisek zuzendutako Trading Places filmean aktore berdinek antzeztuta agertu ziren, baina hartan umore ukitua emanez bi negoziogizon aberats dira, gainera Eddie Murphy aktoreak etxegabe txiroaren papera eginez Randolph eta Mortimerri aberatsek bizitza aldatuarazi eta aberatsaren bizimodua emango diote, honela hiru aktoreek antzezten dituzten maila sozial ezberdinetako pertsonaien bidez bi filmeen arteko lotura umoretsu eta ironikoa egiten da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1988ko filmak
- John Landisek zuzendutako filmak
- David Sheffieldek idatzitako filmak
- Eddie Murphyk idatzitako filmak
- Barry W. Blausteinek idatzitako filmak
- Eddie Murphyk antzeztutako filmak
- James Earl Jonesek antzeztutako filmak
- John Amosek antzeztutako filmak
- Shari Headleyk antzeztutako filmak
- Eriq La Sallek antzeztutako filmak
- Samuel L. Jacksonek antzeztutako filmak
- Don Amechek antzeztutako filmak
- Ralph Bellamyk antzeztutako filmak
- Calvin Lockhartek antzeztutako filmak
- Cuba Goodingek antzeztutako filmak
- Frankie Faisonek antzeztutako filmak
- Helen Hanftek antzeztutako filmak
- Louie Andersonek antzeztutako filmak
- Vanessa Bell Callowayk antzeztutako filmak
- Garcelle Beauvaisek antzeztutako filmak
- Vondie Curtis-Hallek antzeztutako filmak
- Ruben Santiago-Hudsonek antzeztutako filmak
- Jim Abrahamsek antzeztutako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Komedia erromantikoak
- Afro-amerikar filmak
- Errege-erreginei buruzko filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Afrikan girotutako filmak
- Queensen girotutako filmak
- Fikziozko herrialdeetan girotutako filmak
- 1988an girotutako filmak