Edukira joan

Claudia Mori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claudia Mori

Bizitza
JaiotzaErroma1944ko otsailaren 12a (80 urte)
Herrialdea Italia
Familia
Ezkontidea(k)Adriano Celentano  (1964 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, musikaria, zinema aktorea, ekoizle exekutiboa, disko-ekoizlea eta telebista-ekoizlea
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaClan Celentano

IMDB: nm0605227 Allocine: 82218 Allmovie: p50664
Last fm: Claudia+Mori Musicbrainz: be77c650-9383-4091-8646-f98ecf7f6643 Discogs: 311515 Edit the value on Wikidata

Claudia Mori (Erroma, Italia, 1944ko otsailaren 12a) italiar aktorea eta kantaria da, Adriano Celentanorekin ezkondua eta Rosalinda Celentano aktorearen ama.[1] 1970ean San Remo jaialdia irabazi zuen Adriano Celentanorekin batera.[2]

Ibilbide artistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claudia Morik 1959an ekin zion artista-lanari Cesarella filmean, Mario Girottirekin (Terence Hill ezizendunarekin).[3] 1960ko hamarkadaren erdialdean, Italian hasi zen abeslari gisa, batez ere Adriano Celentano senarrarekin.

Adriano Celentano eta Claudia Mori, 1970

1967an, Paolo Conteren La coppia piω bella del mondo kanta abestu zuen Celentanorekin, sei astez Italiako zerrendetan lehena izan zena. 1970ean, Sanremoko Jaialdian parte hartu zuen Chi non lavora non fa l'amore abestiarekin eta irabazi egin zuten.[2] 1982an, Non succederà piω abestiarekin, lehen postuan egon zen Italian lau astez, eta harekin nazioarteko eszenan ezaguna egin zen, gaztelaniazko bertsioarekin (No sucará más), Los 40 Principales saioko 1. postura iritsi zen.[4]

1990. urtearen ondoren, Clan Celentano produkzio-elkartea zuzendu zuen, senarrak 1961ean sortua.[5] 2009an, Claudia Mori Collection CD bikoitza argitaratu zuen. Urte berean, Rai Due telebista-kateko X Factor 3ko edizio italiarreko epaimahaikidea izan zen.[6] Adriano Celentanorekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu: Rosita, Giacomo eta Rosalinda Celentano aktorea.

Claudia Mori, Chi non lavora non fa l'amore, Sanremo Jaialdia 1970)
Claudia Mori eta Adriano Celentano, Sanremo Jaialdiaren irabazleak 1970ean
  • 1970: Adriano Celentano et Claudia Mori (Adriano Celentanorekin )
  • 1974: Tempo de Fuori
  • 1976: Come una cenerentola (Marcello Mastroiannirekin )
  • 1982: Storia d'amore (Adriano Celentanorekin) (bilduma)
  • 1984: Claudia canta Adriano
  • 1985: Chiudi la porta
  • 2009: Claudia! (Claudia Moriren bilduma)
  • 1964: Non guardarmi / Quello che ti dico
  • 1970: Chi non lavora non fa amore (Adriano Celentanorekin)
  • 1970: ... E fu subito amore
  • 1974: Che scherzo mi fai
  • 1975: Buonasera dottore
  • 1976: Come una cenerentola (Marcello Mastroiannirekin)
  • 1977: Hei, Hei ... ... Hé!
  • 1979: Pay, pay, pay (Adriano Celentanorekin)
  • 1982: Non succederà più
  • 1983: Il principe
  • 1985: Chiudi la porta
Claudia Mori Luigi De Filippekin Cerasella filmean, 1959
Renato Rascel, Claudia_Mori eta Tino Buazzelli Il_Corazziere filmean, 1960
  • 1959: Cerasella, Raffaello Matarazzorena: Cerasella
  • 1960: Rocco y sus hermanos, Luchino Viscontirena: garbitzailea
  • 1960: Il corazziere de Camillo Mastrocinque
  • 1961: Gli incensurati, Francesco GiacullirenaAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa;

edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute

  • 1962: Sodoma e Gomorra, Robert Aldrichena: Maleb
  • 1962: La leggenda di Fra Diavolo, Leopoldo Savonarena
  • 1962: L'amore difficile, Sergio Sollimarena, segment Le donne
  • 1962: Avventura al motel, Renato Polsellirena
  • 1963: Il magnifico avventuriero, Riccardo Fredarena: Piera
  • 1963: Ursus nella terra di fuoco, Giorgio Simonellirena
  • 1963: Uno strano tipo, Lucio Fulcirena
  • 1964: Super rapina a Milano,Adriano Celentanorena
  • 1964: Donde tú estés, Germán Lorenterena: Lisa Branzeri
  • 1971: Er più: storia d'amore e di coltello, Sergio Corbuccirena
  • 1973: Rugantino, Pasquale Festa Campanilerena
  • 1973: L'emigrante, Pasquale Festa Campanilerena
  • 1974: Yuppi du d'Adriano Celentano
  • 1976: Culastrisce nobile veneziano, Flavio Mogherinirena
  • 1978: Geppo il folle, Adriano Celentanorena
  • 1979: Bloodline, Terence Youngena:Donatella
  • 1980: La locandiera, Paolo Cavararena
  • 1982: Grand Hotel Excelsior, Castellano eta Pipolorena
  • 1985: Joan Lui - Ma un giorno nel paese arrivo io di lunedì, Adriano Celentanorena
  • 1990: La Fuite au paradis (Fuga dal paradiso), Ettore Pascullirena

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]