Clark Gable
William Clark Gable (Cadiz, Ohio, 1901eko otsailaren 1a - Los Angeles, Kalifornia, 1960ko azaroaren 16a)[1] Ameriketako Estatu Batuetako aktore bat zen, Oscar sariaren irabazlea eta soinudun zinemako hastapenetako izar handienetakoa.[2] Gizonezko aktore ospetsuenetako bat izan zen Hollywoodeko zinema klasikoan.[3]
1924an Hollywoodera joan zen, baina, paper garrantzitsurik jasotzen ez zuenez, antzerkira itzuli zen. The Last Mile antzezlanean bikain aritu ostean, 1930ean, MGMk zinemarako lehen kontratua luzatu zion. Haren lehen papera aurrekontu txikiko film bateko pertsonaia gaiztoarena izan zen arren, ikusleek gutun franko igorri zioten, haren ahots eta itxura boteretsua zirela eta. Estudioa berehala jabetu zen Gableren erakargarritasun indarraz.
Haren ospea handitu nahian, MGMk emakume famatuen aldean paratu zuen: Norma Shearer, Greta Garbo, Jean Harlow eta Joan Crawford, besteak beste. Jean Harlowekin sei filmetan agertu ostean, Clark Gablek film arrakastatsuenetan parte hartu zuen. Horrek "Hollywoodeko erregea"[4] bihurtu zuen, eta 1930 eta 1940ko hamarkadetako izar handiena izan zen.
Bere unerik gorena 30eko hamarkada izan zen, The secret six (George Hill) eta A Free Soul filmek arrakasta lortu zutenetik. Gablek aktore nagusi onenaren Oscar bat irabazi zuen It Happened One Night filmagatik, Frank Caprak 1934an zuzendu zuen filma. Hala ere, gehiago ezagunagoa da Victor Flemingek zuzendutako Gone with the Wind (euskaraz, 'Haizearekin joana') zinemako klasikoan egindako lanagatik, 1939an estreinatutako filma. 1935ean, Oscarrerako ere izendatu zuten, Mutiny on the Bounty parte hartzeagatik. 1950eko hamarkadan, arrakasta batzuei esker eutsi zion ospeari, batez ere western edo komediari esker; besteak beste, Mogambo (John Ford, 1953) nabarmendu zen, eta aktoreak berak esan zuen bere karrera film handi batekin ixteko aukera espero zuela. Ez zuen aurkitu aukera hori 1960an film mitiko batean protagonista izan zen arte, arrazoi askorengatik: The Misfits filma Marilyn Monroe eta Montgomery Cliftekin batera. Filmaketa 1960ko azaroaren 4an amaitu zen, Gable hil baino hamabi egun lehenago. Filma 1961eko otsailaren 1ean estreinatu zen.
Sariak eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1935: Gizonezko Aktore Onenaren Oscar saria It Happened One Night filmagatik.
Izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1936: Mutiny on the Bounty filma, Gizonezko Aktore Onenaren Oscar sarirako izendapena.
- 1940: Aktore onenaren Oscarrean Gone with the Wind filmagatik.
- 1959: Aktore musikal edo komiko onenaren Urrezko Globo Saria, Teacher's Pet filmarengatik.
- 1960: Aktore musikal edo komiko onenaren Urrezko Globoa, But Not for Me filmarengatik.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gable errepublikano kontserbadoretzat hartzen zen, nahiz eta politikaz ia inoiz ez zuen jendaurrean hitz egin. Bere hirugarren emaztea, Carole Lombard, aktibista demokrata liberala zen,[5] eta berak konbentzitu zuen Franklin D. Roosevelt presidente demokratari (eta bere New Deal) laguntzera. 1944an, Motion Picture Alliance for the Preservation of American Ideals erakunde antikomunistako kide izan zen, Ronald Reagan, John Wayne eta Gary Cooper-ekin batera, besteak beste. 1952ko otsailean, New Yorken telebistaz emandako mitin batera joan zen, eta Dwight D. Eisenhower jeneralari gogo biziz eskatu zion lehendakari izateko postulatzeko, bi alderdiek Eisenhower hautagaitzat bilatzen zutenean. Zenbait tronbosi koronario jasan zituen arren, Gablek postaz bozkatu zuen Richard Nixonen bidez 1960ko hauteskunde presidentzialetan.[6]
Filmografia[7]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Clark Gable, el triunfo de la virilidad» La Vanguardia 2015-11-15 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ (Ingelesez) «AFI’s 100 YEARS…100 STARS» American Film Institute (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ «America's Greatest Legends». American Film Institute.
- ↑ (Ingelesez) Farr, John; ContributorEditor; bestmoviesbyfarr.com. (2012-01-31). «Clark Gable: King of Hollywood» HuffPost (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ (Ingelesez) McCants, Glynis. (2010-11). Love by the Numbers: How to Find Great Love Or Reignite the Love You Have Through the Power of Numerology. Sourcebooks, Inc. ISBN 978-1-4022-4463-6. (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
- ↑ Scagnetti, Jack. (1976). The life and loves of Gable. Middle Village, N.Y. : J. David Publishers ISBN 978-0-8246-0205-5. (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
- ↑ «63 Clark Gable Movies Ranked Best to Worst with Box Office Grosses, Reviews and Awards 2014 Fantasy Baseball Projections and Rankings By Position» web.archive.org 2014-01-22 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Essoe, Gabe (1970). The Films of Clark Gable. Secaucus: The Cidadel Press. ISBN 978-0-8065-0011-9.
- Harris, Warren G. (2002). Clark Gable: A Biography. New York: Harmony Books. ISBN 978-0-609-60495-3.
- Lewis, Judy (1994). Uncommon Knowledge. New York: Simon & Schuster. ISBN 978-0-671-70019-5.
- Samuels, Charles (1962). The King: A Biography of Clark Gable. New York: G.P. Putnam's Sons. ISBN 978-1-258-80672-9.
- Spicer, Chrystopher J. (2002). Clark Gable: Biography, Filmography, Bibliography. Jefferson: McFarland & Company. ISBN 978-0-7864-1124-5.
- Tornabene, Lyn (1976). Long Live The King: A Biography of Clark Gable. New York: Putnam. ISBN 978-0-399-11863-0.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]