City Hall (filma)
City Hall (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1996 |
Izenburua | City Hall |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta krimenezko filma |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York eta New Jersey |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Harold Becker (en) |
Gidoigilea(k) | Paul Schrader Nicholas Pileggi Bo Goldman |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Harold Becker (en) |
Konpainia ekoizlea | Castle Rock Entertainment (en) |
Edizioa | David Bretherton |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerrald Goldsmith |
Argazki-zuzendaria | Michael Seresin |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
City Hall (euskaraz Udaletxea) 1996ko Harold Becker estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Bertan, Al Pacino, John Cusack, Bridget Fonda, Danny Aiello, Richard Schiff, David Paymer eta Martin Landau aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek politikarien eta mafiaren arteko harreman iluna ukitzen du, bai eta politikagintzan izan ohi den ustelkeria ere.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko hamarkada, New York. John Papas (Al Pacino) alkatea politikan aski trebatua dagoen plazagizona da, bere hitz-jarioa eta karismari esker hirian nahieran agintzen du. Alkateak Louisianatik iritsi berria den Kevin Calhoun (John Cusack) diputatu gazte idealista laguntzaile du.
Aldi berean, Eddie Santos (Nestor Serrano) detektibeak hiriko polizia departamenduan "gogor" eta zintzo ospea du. Vinnie Zapatti (Angel David) informatzaileak hala eskatuta Santos harekin biltzera doa, baina Brooklyn iparraldeko Broadway eta Marcy kalegurutzean bilera izan behar duten unean Tino Zapatti (Larry Romano) mafiako narkotrafikatzaileak Santosi segada jarri eta bien arteko tiroketa jazoko da, tiroketa horretan bi gizonez gain kaletik aitarekin zihoan James Bone izeneko mutiko beltz bat ere hilko delarik.
Bai Vinnie nahiz Tino, Paul Zapatti (Anthony Franciosa) mafia buruzagi boteretsuaren hilobak dira.
Hilketa horren ikerketen arabera gertaera horren aurretik alkatearen adiskidemina den Walter Stern (Martin Landau) epaileak Tino Zapatti beste hilketa kargu batengatik aske laga zuela azaleraziko dute, alkatea leku txarrean lagaz.
Kevin Calhounek hilketa horren benetazko arduradunak nortzuk diren ikertuko du, aldi berean Marybeth Cogan (Bridget Fonda) abokatuak Santosen alarguna eta familiari haren hilketarengatik diru-laguntza guztia izan dezaten saiatuko da. Bestalde, Paul Zapatti mafiaburuak Frank Anselmo (Danny Aiello) politikariaren bidez Santos polizia zenaren zintzo ospea zikindu edo aldarazten saiatuko da, honela Tino hilobak haurraren hilketan izandako ardura zuritu asmoz.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Al Pacino: John Pappas alkatea
- John Cusack: Kevin Calhoun
- Danny Aiello: Frank Anselmo
- Bridget Fonda: Marybeth Cogan
- Tony Franciosa: Paul Zapatti
- Martin Landau: Judge Walter Stern
- David Paymer: Abe Goodman
- Richard Schiff: Larry Schwartz
- Harry Bugin: Morty, zerbitzaria
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1996ko filmak
- Paul Schraderrek idatzitako filmak
- Nicholas Pileggik idatzitako filmak
- Bo Goldmanek idatzitako filmak
- Al Pacinok antzeztutako filmak
- John Cusackek antzeztutako filmak
- Bridget Fondak antzeztutako filmak
- Danny Aiellok antzeztutako filmak
- Richard Schiffek antzeztutako filmak
- David Paymerrek antzeztutako filmak
- Martin Landauk antzeztutako filmak
- Roberta Petersek antzeztutako filmak
- Anthony Franciosak antzeztutako filmak
- Lindsay Duncanek antzeztutako filmak
- Mel Winklerrek antzeztutako filmak
- Nestor Serranok antzeztutako filmak
- Lauren Vélezek antzeztutako filmak
- Tamara Tuniek antzeztutako filmak
- Fran Brillek antzeztutako filmak
- John Slatteryk antzeztutako filmak
- John Finnek antzeztutako filmak
- Richard Gantek antzeztutako filmak
- Murphy Guyerrek antzeztutako filmak
- Harold Beckerrek zuzendutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Polizia filmak
- Thrillerrak
- Suspense filmak
- Mafia-filmak
- New Yorken girotutako filmak