Edukira joan

Chris Warren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chris Warren
Bizitza
JaiotzaGarland1981eko urtarrilaren 19a (43 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Panama
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaLakeview Centennial High School (en) Itzuli
Hego Carolinako Unibertsitatea
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
KK Cedevita-
S.S. Felice Scandone (en) Itzuli-
U.D. Oliveirense (en) Itzuli-
Cibona Zagreb-
KK FMP (en) Itzuli-
Bilbao Basket-
South Carolina Gamecocks men's basketball (en) Itzuli2001-2003
 
Posizio edo espezialitateaeskolta
Pisua94 kilogramo
Altuera196 zentimetro

Christopher Levour Warren (Garland, 1981eko urtarrilaren 19a -) Estatu Batuetako saskibaloi jokalaria da, egun ACBko Bilbao Basket taldean dabilena.

Aita Eduardo Popo Warren saskibaloi jokalari panamarra du. Lakeview Centennial High School eta Collin County CC izan zuen ikastetxeak South Carolina Universityra joan arte[1]. Bertan urte bi, 2001 arte, eman zuen NBAren taldeen interesa piztu gabe[2].

2003an Mexikora joan zen LNBP Liga Panteras de Aguascalientes taldean irabazteko. Txilen Universidad Católica de Santiago taldean izan zen berriro Panteras de Aguascalientes taldera itzultzeko. 2005ean, lehendabizikoz, Europara joan eta Portugalgo Basquetebol Oliveirense taldean izan zen. Serbian Železnik Belgradok fitxatu zuen.

2005ean berriro Mexikora itzuli zen CiBaCoPan lehiatzeko. Bertan Mineros de Cananea eta Tiburones Mazatlán zituen taldeak.

2006an KK Cibonak fitxatu eta hiru urte eman zituen Kroazian non bitan irabazi zituen Liga (2005-06 eta 2006-07).

Nazioartean ondo egin zuenez[3], 2008ko udan AIR Avellino taldeak fitxatu zuen[4]. 2009ko ekainaren 23an Bilbao Basketek fitxatu zuen[5][6].

Bere anaia Jamahr bezala, Panamako selekzioan aritu da. Selekzio harekin, 2004an, brontzezko domina lortu zuen Erdialdeko Amerikako txapelketetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]