Choi Min-jeong
Choi Min-jeong | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Seul, 1998ko irailaren 9a (26 urte) |
Herrialdea | Hego Korea |
Lehen hizkuntza | koreera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Seohyun High School (en) Yonsei University (en) |
Hizkuntzak | koreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | pista laburreko abiadura patinatzailea |
Pisua | 54 kilogramo |
Altuera | 164 zentimetro |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
Choi Min-jeong (koreeraz: 최민정) (Seongnam, 1998ko irailaren 9a), patinatzaile hegokorearra da. Neguko Olinpiar Jokoetan urrezko hiru domina eskuratu ditu, 2018an eta 2022an.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sei urte zituela hasi zen patinatzen. Berehala ikusi zen kirolari bikaina zela eta 2014an Munduko gazte mailako txapelketan proba guztietan lortu zuen domina, guztira bi urrezko, zilarrezko bat eta bi brontzezko.
2015ean helduen Munduko txapelketak lehiatzen hasi zen eta Moskun sailkapen orokorra irabazi zuen hiru probatan txapelduna izanik eta laugarrenean brontzezko domina lortuz. 2016an Seulen eta 2018an Montrealen ere sailkapen orokorrean txapeldun izan zen[1]. Montrealen gainera jokaturiko proba guztiak irabazi zituen. Aurrez 2016an Salt Lake Cityn 1.500 metrotako munduko errekorra ezarri zuen.
2018an Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina eskuratu zituen, 1.500 metrotan eta 3.000 m errelebotan. 500 metrotako proban errekor olinpikoa ezarri zuen aurrez zegoena 0.45 segundutan hobetuz eta garaipenerako faboritoa bazen ere, traba egiteagatik zigortu egin zuten eta finaletik kanpo gelditu zen[2].
2020an Lau Kontinentetako txapelketa jokatu zen Montrealen eta berriz ere proba guztietan txapelduna izan zen[3]. 2022ko Pekingo Jokoetan urrezko domina jaso zuen 1.500 metrotako proban eta zilarrezko beste bi 1.000 m eta 3.000 m errelebotan[4]. 1.500 metrotako finalerdietan errekor olinpikoa ezarri zuen gainera[5].
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | 1.500 m | |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | 3.000 m erreleboak | |
2022 | Pekin ( Txina) | 1.500 m | |
2022 | Pekin ( Txina) | 1.000 m | |
2022 | Pekin ( Txina) | 3.000 m erreleboak | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2015 | Mosku ( Errusia) | Orotako sailkapena | |
2015 | Mosku ( Errusia) | 1.000 m | |
2015 | Mosku ( Errusia) | 3.000 m | |
2015 | Mosku ( Errusia) | 3.000 m erreleboak | |
2015 | Mosku ( Errusia) | 1.500 m | |
2016 | Seul ( Hego Korea) | Orotako sailkapena | |
2016 | Seul ( Hego Korea) | 1.000 m | |
2016 | Seul ( Hego Korea) | 3.000 m erreleboak | |
2016 | Seul ( Hego Korea) | 1.500 m | |
2018 | Montreal ( Kanada) | Orotako sailkapena | |
2018 | Montreal ( Kanada) | 500 m | |
2018 | Montreal ( Kanada) | 1.500 m | |
2018 | Montreal ( Kanada) | 3.000 m | |
2018 | Montreal ( Kanada) | 3.000 m erreleboak | |
2019 | Sofia ( Bulgaria) | 1.500 m | |
2019 | Sofia ( Bulgaria) | 3.000 m erreleboak | |
2019 | Sofia ( Bulgaria) | Orotako sailkapena | |
2019 | Sofia ( Bulgaria) | 1.000 m | |
2019 | Sofia ( Bulgaria) | 3.000 m | |
Lau Kontinentetako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Montreal ( Kanada) | Orotako sailkapena | |
2020 | Montreal ( Kanada) | 500 m | |
2020 | Montreal ( Kanada) | 1.500 m | |
2020 | Montreal ( Kanada) | 3.000 m | |
2020 | Montreal ( Kanada) | 3.000 m erreleboak | |
Munduko txapelketak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | Erzurum ( Turkia) | 1.000 m | |
2014 | Erzurum ( Turkia) | 3.000 m erreleboak | |
2014 | Erzurum ( Turkia) | 1.500 m | |
2014 | Erzurum ( Turkia) | Orotako sailkapena | |
2014 | Erzurum ( Turkia) | 1.500 m super |
Errekorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proba | Errekorra | Data | Tokia |
---|---|---|---|
500 m | 42.422 | 2018 | |
1.000 m | 1:26:850 | 2022 | |
1.500 m | 2:14:354 | 2016 | Salt Lake City (AEB) |
3.000 m | 4:58:939 | 2018 |
1.500 metrotako marka Munduko errekorra da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Watch: Winter Olympics replays» BBC Sport 2018-02-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ (Ingelesez) Auto, Hermes. (2018-02-13). «Winter Olympics: DQ drama hits South Korea's star skater Choi as veteran Fontana grabs Italy's 1st Pyeongchang gold | The Straits Times» www.straitstimes.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ «South Korea end Four Continents Short Track Championships with every gold» www.insidethegames.biz 1578872040 (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ CNN, Jack Bantock. «Choi Min-Jeong bounces back from tearful silver to defend women's 1500m speed skating title» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ (Ingelesez) «Choi Min-Jeong sets Olympic record in women's 1500m | NBC Olympics» www.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Hego Koreako abiadura-patinatzaileak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako abiadura-patinatzaileak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako abiadura-patinatzaileak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak abiadura-patinajean