Centre-du-Québec
Centre-du-Québec | |
---|---|
Kanada | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Quebec |
Hiriburua | Drummondville |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 46°17′N 72°04′W / 46.28°N 72.07°W |
Azalera | 6.928,78 km² |
Mugakideak | Mauricie, Capitale-Nationale, Chaudière-Appalaches, Estrie, Montérégie eta Lanaudière |
Demografia | |
Biztanleria | 250.445 (2021) −303 (2020) |
Dentsitatea | 36,15 bizt/km² |
centreduquebec.gouv.qc.ca |
Centre-du-Québec ("Quebeceko erdialdea") Quebeceko eskualde administratiboa da. 17 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko eta hiri nagusia Drummondville da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Laurendi ibaiaren hegoaldean kokatuta dago, Quebec Hiria eta Montrealen arteko erdibidean; hori dela eta hainbeste errepide eta autobide eskualdean zehar pasatzen dira. Aspalditik "Bois-Francs" izenez ezagutzen den eremua da eta Apalatxeetako lehen muinoak ere beren mugen barruan daude, hego-ekialdean. San Laurendira doazen ibaiadar inportante batzuek beren lurrak zeharkatzen dituzte: Saint-François, Nicolet eta Bécancour ibaiak.
L'Erable, Arthabaska eta Drummond MRCak Cantons-de-l'Est historikoen barnean sartu ohi dira baina administratiboki Estrietik kanpo daude.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Laurendiz beste aldera Mauricie.
- Hego-mendebaldean Montérégie.
- Hego-ekialdean Estrie.
- Ekialdean Chaudière-Appalaches.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1966an eskualde administratiboak osatu zirenetik 1987 arte "Trois-Rivières" izena zeraman eskualde handiagoaren barruan zegoen, hiri honetan zentratuta San Laurendiren bi ibarretako lurrak hartzen zituena. 1987ko abenduaren 22an izena aldatu eta "Mauricie–Bois-Francs" izendapena ezarri zioten, ibaiaren alde bakoitza aipatuta geratzen zelarik.
1997ko uztailaren 30ean, ordea, eskualde hori desagertu zen eta bere lurrek Mauricie eta Centre-du-Québec osatu dituzte. Beraz, Quebeceko eskualde administratiborik gazteena da.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Biztanleria: 226.856 (2005)
- Azalera: 6.921 km²
- Biztanle dentsitatea: 32,8 hab./km²
- Jaiotze tasa: 9,7 ‰ (2005)
- Heriotza-tasa: 7,9 ‰ (2005)[1]
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historikoki komunitate ingeles hiztun batzuk (leialistak edota eskoziar, irlandar...jatorrikoak) bertan plantatu ziren, batez ere Cantons-de l'Est historikoen barnean edo auzolurretan; hala ere gaur egun eskualdea oso ehuneko handian frantses hiztuna da: 2006an %79,3k hizkuntza hori baino ez zekiten, %20,3k frantsesa eta ingelesa eta kopuru anekdotikoak ziren ingelesa edota beste hizkuntzen bat baino ez zekitenak[2].
Jatorriko herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europar jatorriko gehiengo zabalaren erdian, eskualde honetan jatorriko herrien ordezkaritza gorde da: abenaki herriari aitortzen zaizkion bi komunitate daude,Odanak eta Wôlinak.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeak 5 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) eta 80 udalerri ditu. MRCak eta beren hiriburuak:
- Arthabaska: Victoriaville.
- Bécancour: Bécancour.
- Drummond: Drummondville.
- L'Érable: Plessisville.
- Nicolet-Yamaska: Nicolet.
MRCetatik kanpoko komunitate autoktonoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Centre-du-Québeceko ataria.
- (Frantsesez) Informazio turistikoa.
- (Frantsesez) Conférence régionale des élu(e)s eskualdeko hautetsien konferentzia.
- (Frantsesez) Eskualdea Quebeceko estatistika institutuan.