Edukira joan

Caspar Friedrich Wolff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Caspar Friedrich Wolff

Bizitza
JaiotzaBerlin1734ko urtarrilaren 18a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaSan Petersburgo1794ko otsailaren 22a (60 urte)
Hezkuntza
HeziketaMartin Luther University Halle-Wittenberg (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmediku militarra, zoologoa, unibertsitateko irakaslea, fisiologoa, anatomista eta botanikaria
Enplegatzailea(k)Collegium Medicum (en) Itzuli
Zientzien Errusiar Akademia  (1767 -
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia

Caspar Friedrich Wolff (Berlin, 1734ko urtarrilak 18-San Petersburgo, 1793ko otsailak 22), enbriologiaren sortzaileetako bat izan zen.

Biografia akademikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1759an, Wolff Halleko Unibertsitatean graduatu zen Theoria Generationis izeneko tesi batekin.

Zazpi urteko gerran, Wolff armadara deitua izan zen prusiar armadako mediku bezala. Itzuli zenean, bizitza akademikoan berriz sartzeko arazo handiak izan zituen. Azkenik, 1767an eta Leonhard Euler matematikariaren laguntzarekin, anatomia katedra bat lortu zuen San Petersburgoko Zientzia Akademian.

Bere ikerketa eremuak, Enbriologia, Botanika eta Anatomia izan ziren.

Bere Theoria Generationis lanean, Wolffek, euren garaian Aristotelesek edo William Harveyk defendatu zuten epigenesiaren teoria berreskuratu zuen. Honela, bizidunak, jada hazian aurreeratuak zeudela zioen teoria tradizionalaren aurka egiten zuen (aurreformazionismoa). Lana, hiru zatitan banatuta zegoen, landareen garapenari buruzkoa bat, animalien garapenari buruzkoa bigarrena, eta kontsiderazio teorikoak azkenik:

  • Wolffek, xehe-mehe ikertu zuen landareen metamorfosia, hostoen hastapenak, oinarrian, lorearen zati batzuenen oso antzekoak direla nabarmenduz, eta bien hastapenak, funtsean ezberdindu gabeko ehun batetik datozela.
  • Landareen garapenaren ikerketak, Wolff, bere funtsezko premisara eraman zuen: animalietan zein landareetan, garapena, jatorrian homogeneoa zen material baten pixkanakako ezberdintzetik dator.
  • Animalien epigenesiaren lehen froga, Wolffek, oilasko enbrioiekin egin zituen esperimentuetan lortu zituen, non blastodermoko odol zainak, hasieratik ez zeudela frogatu zuen. Gainera, animalien organuak, geruza homogeneoen ("hostoak") tolesdura bidez eratzen direla frogatu zuen, beranduagoko hazi geruzen teoria aurreratuz.

1759ko Theoria Generationisen zein 1769-69ko De Formatione intestinorumen, Wolffek, enbrioia, "funtsezko indar" (vis essencialis) material bati esker forma hartzen joango zen fluido homogeneo batetatik abiatuta eratzen zela defendatu zuen, aurreformazionisten mekanizismoari aurre egiten zion azalpen bat.

Bere ikuspuntuak ez ziren ondo hartuak izan, bereziki Albrecht von Hallerren aldetik.

Bere lana, oso ezaguna izan zen XVIII. mendearen amaieran. Zientzialariek, Johann Friedrich Blumenbach kasu, zein filosofoek, Johann Gottfried Herder kasu, euren lanetan aipatzen dute.

C. F. Wolff laburdura, Caspar Friedrich Wolff aipatzeko erabiltzen da landareen deskribapen eta sailkapen zientifikoan autoritate bezala.

  • Theoria Generationis (1759)
  • De Formatione Intestinorum (1768)