Carrowmore
Carrowmore (irlanderaz An Cheathrú Mhór) Irlandako hilobi megalitikoa da. Sligoko konderrian dago Cúil Irra penintsulan. K.a. 3500 eta 3000 urteen artean eraiki zen.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlanderazko An Cheathrú Mhór izenak "gela handia" esan nahi du. Carrowkeeel Irlandako lau korridorezko hilobietako bat da, besteak Brú na Bóinne, Loughcrew eta Carrowmore dira, eta guztiak garai beretsuan eraiki ziren.
Gaur egun oraindik 30 hilobi ikus daitezke. Trikuharri txikiez osaturiko zirkuluak dira, zirkulu bakoitzak 12-15 metrotako erradioa zeukalarik. Batzuetan barneko zirkulu bat ere agertzen da. Zirkulu bakoitzean 30-40 harkaitz daude batazbeste.
Listoghil
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trikuharri zirkuluen artean, hilobirik handiena erdian dago, punturik gorenean, eta Listoghil izena du. Lehen estalita zegoela uste den arren gaur egun sabairik gabea da. Korridorearen bukaeran 34 metroko diametroa duen gela zabala dauka, erdian trikuharri bat dago gainera.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala